Asgarth + Rodeo

24
Eka
00:30
ARBIZU (NAFARROA)
Plaza
Doako emanaldia

Bilbon eta Añorgan lehen kontzertuak eman ostean, Asgarth taldeak iragarri ditu udan eskainiko dituen emanaldiak. Ekainaren 24 gauean Arbizun izango da banda. Emanaldian Rodeo taldea ariko da ere.

Asgarth

1997an Añorgan sortutako heavy taldea izan zen Asgarth. ‘Jainkoen egoitza’ izan zen beraien lehen lana, eta 1999an atera zuten. 2000. urtean ‘Etorkizunaren sustraia’ plazaratu eta ‘III’ kaleratu zuten 2002an. IZ eta Gor euskal diskoetxeekin aritu ostean, kanpora jo zuten, eta ‘Garraisia’ lana 2005ean plazaratu zuten, EDG Music diskoetxearekin. Baina handik gutxira, taldeetan ohikoak diren gorabeherak gorabehera, uztea erabaki zuten. Eta Añorgan bertan eskaini zuten azken kontzertua. Ez da kasualitatea ezagutzera eman zituen inguruan bertan berragertu nahi izatea orain. Añorgarrak nortasun handikoak dira. 2022 honetan taldea berpiztu eta formazio berriaz agertzen da taula gainera. Asgarth bizirik da!

Rodeo

Rodeo taldea gipuzkoako Zestoa herritik dator, eta 2014 urtetik ari dira martxan. Musika bidean lau disko kaleratu dituzte, eta bidean dute bosgarren emaitza izango den lan bikoitza. Musikalki stoner eta rock giroetan kokatzen da banda, eta soinu potolo eta psikodelikoetan murgiltzen dira garapen handia duten iraupen luzeko kantuetan. Zuzeneko bortitza duen banda da honakoa, eta agertoki gaineran eztandarazten dira. Ortzi Alberdi (gitarra eta ahotsak), Beñat Subinas (baxua), Oroitz Urbieta (bateria) eta Mikel Illarramendi (gitarra eta ahots nagusia) dira taldeko lau kideak taldea entsegu lokalean hasi zenetik.

EKAINAK 24 OSTIRALA
23:00 Euskabaret ikuskizuna
00:30 Asgarth
02:00 Rodeo

EKAINAK 25 LARUNBATA

20:30-22:00 / 00:30-04:30 Dj Makala

EKAINAK 26 IGANDEA
20:00-22:00 / 00:00-02:30 Eztitan taldearekin dantzaldia.

EKAINAK 27 ASTELEHENA

23:00 Rebel Noise + Kaos Urbano
01:00 DJ Bull

EKAINAK 28 ASTEARTEA
00:00 Beietz + Kaos Etiliko