Arrotzak + Zikin + La Rekba

26
Ots
21:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Añorgako Gaztetxea
Sarrera 5 euro

Otsailaren 26an Arrotzak (argazkian), Zikin eta La Rekba taldeak zuzenean ariko dira Añorgako Gaztetxean, Donostian.

La Rekba

Txorroskillo taldearen errautsetatik sortzen da La Rekba taldea 2019 urte amaieran. Unai Azpiroz (bateria), Jon Iriarte (baxua eta ahotsak) eta Jaime Alvarez (gitarra eta ahotsak) dira taldeko kideak eta dagoeneko kalean dituzte lehen kantuak. Binilo txiki ederrean kaleratu den lanean lau kantu topa daitezke, guztiak, taldeak sortuak. Musikalki punk rock, post punk eta punk iluna jorratzen du banda gipuzkoarrak.

Arrotzak

Arrotzak taldea Donostia (Gipuzkoa) hirian sortzen da 2016 urte inguruan. Musikalki punk eta post punk giroetan kokatzen da taldearen norabidea, eta kantu ilunak lantzen dituzte nagusiki. Musika bidean bi disko argitaratu dituzte: 2016 urtean taldearen izen bera eramango zuen ‘Arrotzak’ diskoa ikusiko du argia. Bi urte beranduago, 2018an ‘Lurzoru hotzetik’ kaleratzen da binilo formatuko lan ederra. Euskal Herrian aritzeaz gain, Europa zaharretik biratu du taldea, eta bere diskoek banaketa internaziola dute underground eszenan. Egun Fer, Arih eta Aritz dira Arrotzak.

Kokapena
Añorgako Gaztetxea
Añorgako Gaztetxea
Añorga Hiribidea, 54
20018 Donostia
https://www.facebook.com/anorgako.asanblada/
Bilaketa metodo berriak