Arrotzak + La Rekba

30
Eka
23:00
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
Jalgi Kafe Antzokia
Doako emanaldia

Lasarteko San Pedro jaien baitan, Jalgi Kafe Antzokian punk kontzertua antolatu dute. Ekainaren 30 gauean Arrotzak (argazkian) eta La Rekba taldeak ariko dira zuzenean.

La Rekba

Txorroskillo taldearen errautsetatik sortzen da La Rekba taldea 2019 urte amaieran. Unai Azpiroz (bateria), Jon Iriarte (baxua eta ahotsak) eta Jaime Alvarez (gitarra eta ahotsak) dira taldeko kideak eta dagoeneko kalean dituzte lehen kantuak. Binilo txiki ederrean kaleratu den lanean lau kantu topa daitezke, guztiak, taldeak sortuak. Musikalki punk rock, post punk eta punk iluna jorratzen du banda gipuzkoarrak.

Arrotzak

Arrotzak taldea Donostia (Gipuzkoa) hirian sortzen da 2016 urte inguruan. Musikalki punk eta post punk giroetan kokatzen da taldearen norabidea, eta kantu ilunak lantzen dituzte nagusiki. Musika bidean bi disko argitaratu dituzte: 2016 urtean taldearen izen bera eramango zuen ‘Arrotzak’ diskoa ikusiko du argia. Bi urte beranduago, 2018an ‘Lurzoru hotzetik’ kaleratzen da binilo formatuko lan ederra. Euskal Herrian aritzeaz gain, Europa zaharretik biratu du taldea, eta bere diskoek banaketa internaziola dute underground eszenan. Egun Fer, Arih eta Aritz dira Arrotzak.

Sanpedrok 2022 – Jalgi Kafe Antzokia –

Ekainak 28 Asteartea
23:30 Dj Syr

Ekainak 30 Osteguna
19:00 Bar Remigio + Txili Pipar
23:00 Arrotzak + La Rekba

Uztailak 01 Ostirala
19:30 Xabi Solano + Zigor DZ

Kokapena
Jalgi Kafe Antzokia
Jalgi Kafe Antzokia
Hipodromo Etorbidea Hiribidea, 2
20160 Lasarte-Oria
Gipuzkoa
https://www.instagram.com/jalgikafeantzokia/