Arima

09
Abn
22:00
ARRASATE (GIPUZKOA)
Gaztetxea
Sarrera 7 euro

Abenduan ere Kooltur Ostegunez gozatzeko aukera izango da. Abenduaren 9an Arima taldearen emanaldia iragartzen da, Bonberenea Ekintzak zigilupean kaleratu duen diskoa aurkeztuz.  Emanaldia gaueko 22:00etatik aurrrea izango da, punttu punttuan, eta zazpi euroen truke

Arima

Distortsioaren haritik tiraka sortu zen 2018. urtean Arima taldea. Paule Bilbaoren ekimen musikala izan zen, bakarka hasi zen gaur egun ahotsaz eta gitarraz arduratzen dena, baina berehala hirukote moduan. Aurten lan berria plazaratu dute, Bonberenean grabatu eta bertako zigiluarekin argitaratua. Hirukotea Paule Bilbao kantari eta gitarjoleak, Josu Gonzalez baxuak eta Gontzal Bilbaok baterian osatzen dute. Musikalki rock giroetan dator honako taldea, shoegaze bezalako eremuetan murgilduz ere. Letragile aparta bezain iluna da Paule, nortasun berezikoa, eta giro eta iluntasun apartak idazten eta sortzen dituenak bere kantuetan.

Kokapena
ARRASATEKO GAZTETXEA
ARRASATEKO GAZTETXEA
Otalora Lizentziaduna Kalea, 8,
20500 Arrasate
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/arrasateko.gaztetxea