Arima Soul

08
Uzt
22:00
BERGARA (GIPUZKOA)
Espoloia
Doako emanaldia, jaiak

Uztailean zehar Berumuga jaialdia ospatuko da Bergaran. Uztailren ostiral bakoitzean emanaldi bat prestatu da, non mundu mailako eta Euskal Herriko taldeak ariko diren zuzenean. Uztailaren 8an Arima Soul banda ariko da.

 

Arima Soul
Mikel Makala (baxua) eta Lidia Insausti (ahotsa) sortutako Soul musika proiektu berria dugu, geroago Paul San Martin (teklatuak) eta Gorka Gaztanbide (bateria) gehitu zirelarik. 60 eta 70 hamarkadako Rhythm & Blues, Soul, Funk, Groove eta Jazz taldeen eragin argiarekin, baina baita estilo horietako korronte garaikideenari begira, hau da Neo-Soula. Zuzenekoetan, euskaraz abestutako abesti propioak jotzeaz gain, Soul estiloaren zenbait adierazleren bertsioak interpretatzen dituzte: Etta James, Curtis Mayfield, Marie «Queenie» Lyons, Gil Scott-Heron, … 2020.ko udan Fredi Pelaezen Pottoko estudioan 5 kantu orijinalez osoturiko EP bat grabatzen du. 2021aren hasieran, “Enlace Funk 2020” sarietan “Talde Berri Onena” sailean finalistak izan ziren. Eta 2021eko udan, 7′ binilozko single bat argitaratzen dute Madrilgo Enlace Funk aldizkariaren zigiluan, momentuz kritika onak jasotzen ari dena. Orain arte dozena bat kontzertu pasatxo eman dituzte gure geografian zehar, areto eta festibaletan eta aurten argitaratuko dute disko berria.

BERUMUGA JAIALDIA

UZTAILAK 01 OSTIRALA
Son Rompe Pera (mexiko)

UZTAILAK 08 OSTIRALA
Arima Soul (Euskal Herria)

UZTAILAK 15 OSTIRALA
The Reverend Shawn Amos (AEB)

UZTAILAK 22 OSTIRALA
The Big Marteen’s (Frantzia)

Kokapena
Espoloia