Arene 6 + Aukera Okerra + Labana + Streetwise + Cuero + Tatxers + Orreaga 778

23
Urr
15:00
GETXO (BIZKAIA)
Portu Zaharra (Algorta)
SARRERAK AGORTUTA

Urriaren 22, 23 eta 24an Barne Barnetik jaialdia ospatuko da Getxoko Portu zaharrean. Hiru eguneko musika egitaraua prestatu da, non musikalki askotariko doinuak entzun ahal izango diren. Larunbatean Arene 6,  Aukera Okerra, Labana, Streetwise, Cuero, Tatxers eta Orreaga 778 (argazkian) taldeak ariko dira zuzenean.

KONTZERTUAK EGUNEZ EGUN

URRIAK 22 OSTIRALA
Dena
Uger
Rodeo
John Dealer & the Coconuts

URRIAK 23 LARUNBATA
Arene 6
Aukera Okerra
Labana
Streetwise
Cuero
Tatxers
Orreaga 778

URRIAK 24 IGANDEA
MICE
Modydick
The Riff Truckers

Orreaga 778

Orreaga 778 Hernani eta Donostialdean sortutako punk-oi taldea da. 2004 urte inguruan sortu zenetik, lehen maketaz gain 6 disko kaleratu dituzte, azkena 2021 urtean ateratako eta hainbat diskoetxek banandutako ‘Herrimina’ delarik. 778ko abuztuaren 15ean Ibañetako mendigainean baskoien eta frankoen artean izandako Orreagako gudatik ateratzen dute taldearen izena. Gaur egun Jonio (gitarra), Axio (baxua), Urko (bateria), Pepino (gitarra) eta Peiok (ahotsa) osatzen dute taldea.

Tatxers

Iruñerrian sorturiko musika egitasmo gaztea da Tatxers. 2019an eman zituzten lehen pausoak, eta urte horretan argitaratu zuten ‘Garaipen Kutrea’, taldearen lehen maketa. 2020 urtean Kaosa Euskal Herrian disko bilduman hartu zuten parte ‘Itxoiten dugun bitartean’ kantarekin, eta 2021 honetan iritsi da ‘Hiruzpalau amets larri’ izeneko binilo lana. Musikalki punk giroetan dator banda, ahots melodia eta gitarra beroekin. Martin Ziriza (Gitarra eta ahotsa), Jon Salinas (Baxua eta ahotsa) eta Iñigo Soria (Bateria) dira Tatxers.