Añube + Zeker
Martxoaren 7an Añube (argazkian) eta Zeker zuzenean ariko dira Berriz herriko Hiltegixe gaztetxean.
Sarreren aurresalmentA:
Otsailak 27, 18.00 – 21:00 hiltegixe
Pandemian zehar sorturiko musika egitasmoa da Añube. Haseran formatu akustikoan eman zituzten lehen pausoak hiruko moduan, gerora seikote bezala taldea osatu arte. Musikalki rockean sakontzen du taldeak, folk eragin eta punk jarrerarekin. Arrasate, Bergara eta Ataun herriko sei musikariek osatzen dute banda.
DISKOGRAFIA
📀 Añube [2021] 📀 Errautsetatik [2024]
2020an Elorrion sortutako punkrock taldea da Zeker. Aurretik, beste zenbait taldetan elkarrekin jotakoak dira Liher Larrañaga, Paul Urgoitia, Pablo Garcia eta Lander Amorrortu. Amankomunean dituzten musika influentziek eta sortzeko grinak elkartu ditu ibilbide berri honetan. 2021 urtean 9 kantuko lehen diskoarekin egin zuten debuta, eta 2023 honetan ikusten du argia taldearen estudioko bigarren lana den ‘Su hartu bitartean’. Bi diskoak Berrizko Lorentzo Records estudioan grabatu eta ekoiztu duira, Aitor Ariñoren gidaritzapean. Musikalki punkrockean sakontzen du taldeak, ahots melodia itsaskor eta gitarra zorrotzekin. Egun hiruko moduan taularatzen dira, Paul Urgoitia gitarra-joleak taldea utzi eta gero.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Zeker’ (2021) 📀 ‘Su hartu bitartean’ (2023)
Urzabal kalea 10
Berriz
Bizkaia