Anita Parker + Iheskide

31
Mar
19:30
BILBO (BIZKAIA)
Berbaizu (Deustu)
Sarrera 10 euro

Martxoaren 31a arrats gauean Anita Parker eta Iheskide (argazkian) taldeak zuzenean ariko dira Bizinahi gunean, Deustun, Udaberri Kulturala zikloaren barnean.

Iheskide

‘Tinko gurean’ izena darama Iheskide taldearen disko berriak. Taldeak 17 urte bete berri ditu musika errepidean, eta tarte horretan estudioko sei disko grabatu ditu taldeak. ‘Tinko gurean’ diskoak bost urteetako etenaldia apurtzen du, non taldea agertokietatik at egon den. Etenaldi honetan, taldean aldaketak izan dira, eta lau kide izatetik, hiruko izatera igaro dira. Egun, Xaguk (ahotsa eta gitarra), Tronpik (baxua eta ahotsa) eta Unaxek (Bateria) osatzen dute Iheskide.

Anita Parker

2017 urtean jarri zen martxan Anita Parker egitasmoa, eta dagoeneko kalean dute iraupen luzeko hirugarren lana, Mauka Musikagintza zigilupean argitaratu den ‘Restet’ diskoa. Taldean aldaketak izan dira eta egun, Ane Martinez, (ahots nagusia, koruak), Olatz Andueza (ahotsak, teklatuak) eta Mikel Piris (ahotsak, saxoa, makinak…) osatzen dute banda. Musikalki, elektronika eta swing doinuak nahasten dira Anita Parkerren musikan, energiaz beteriko erritmo eta doinuekin, taldeak inoiz egin duen disko dantzagarriena plazaratuz. Disko berria LP formatu dotorean argitaratu da, non barnean CD-a eta deskarga digitalerako aukera ematen duen. Hau, da hiru formatuak pack bakarrean. Eta bertan, taldeak berak konfinamendu garaian sorturiko hamar abesti berri.

Bilaketa metodo berriak