Anita Parker

18
Mar
23:00
OLAZTI (NAFARROA)
Barandi Taberna

Aurrera doa Anita Parker taldeak ‘Reset’ diskoa aurkezteko abian jarritako kontzertu bira. Martxoaren 18an Olaztiko Barandi tabernan ariko da taldea zuzenean. Emanaldia gaueko 23.00etan hasiko da.

Anita Parker

2017 urtean jarri zen martxan Anita Parker egitasmoa, eta dagoeneko kalean dute iraupen luzeko hirugarren lana, Mauka Musikagintza zigilupean argitaratu den ‘Restet’ diskoa. Taldean aldaketak izan dira eta egun, Ane Martinez, (ahots nagusia, koruak), Olatz Andueza (ahotsak, teklatuak) eta Mikel Piris (ahotsak, saxoa, makinak…) osatzen dute banda. Musikalki, elektronika eta swing doinuak nahasten dira Anita Parkerren musikan, energiaz beteriko erritmo eta doinuekin, taldeak inoiz egin duen disko dantzagarriena plazaratuz. Disko berria LP formatu dotorean argitaratu da, non barnean CD-a eta deskarga digitalerako aukera ematen duen. Hau, da hiru formatuak pack bakarrean. Eta bertan, taldeak berak konfinamendu garaian sorturiko hamar abesti berri.

Kokapena
Barandi taberna
Barandi Taberna
Sarasate Enparantza
Olazti
https://www.instagram.com/baranditaberna/
Bilaketa metodo berriak