Andoni Oilokiegi + La Regadera + Skakeitan + Gora Herria

14
Abu
20:00
LUHUSO (LAPURDI)
Plaza
Doako emanaldia, jaiak

Aste honetan Luhusoko jaiak ospatuko dira. Musika egitarau ederra prestatu dute, eta bide horretan, abuztuaren 14an, igandez,
Andoni Oilokiegi, La Regadera, Skakeitan (argazkian) eta Gora Herria taldeak ariko dira zuzenean.

Skakeitan

Donostian, 2010 urtean sorturiko taldea da Skakeitan. Ska eta rock doinuen artean eman zituzten lehen musika pausoak, eta diskoz disko garatzen joan da taldearen musika norabidea. Hamarkada batean estudioko sei lan grabatu ditu bandak, disko bakoitzean urrats txiki baino esanguratsuak emanez. Taldearen estudioko azken emaitza ‘Eman ez genuen kontzertua’ (2021, Mauka) izena darama, eta pandemia bertan argitaratua izan zen. 2022 urte hasieran taldearen bidea etengo zutela adierazi zuen bandak, eta egun despedida biran murgildua da taldea.