Andoni Oilokiegi + Burutik + Lukiek + Laket

31
Urr
18:30
AZPEITIA (GIPUZKOA)
Frontoi txikia

Urriaren 30 eta 31ean Gazte Altxa ekimena ospatuko da Azpeitiko frontoi txikian. Bi egunetan zuzeneko musika nagusi izango da!

URRIAK 30 – 18:30
Leherkaitz
Iheskide
Errietan
Stepi Selektah

URRIAK 31 – 18:30
Andoni Oilokiegi
Burutik
Lukiek
Laket

Burutik

Eskusoinuak protagonismo berezia duen banda da Burutik. Akordeoiaren melodiaren atzean rocka dago. Gitarra elektrikoak, bateria, baxua eta ahots urratua. Talde berria eta gaztea da Burutik. Iaz ‘Paradisua’ izeneko lana plazaratu zuten, eta aurten dagoeneko lan berri baten aurrerapena sareratu dute, ‘Damuak’ kantuarekin. Taldeak bere aurkezpenean dionez, eskusoinua ideia berritzaileetan egokitzen dute, eta ideia berritzaileei eskusoinua gehitu. Protesta kantak dira, musikalitate handiarekin. Rockaren eremu ezberdinetara egokitu eta martxan jarriak. Iranzu, Kapon, Jokin, Luar eta Mikel dira Burutik. Boskote nafar bat, euskal doinu berriak eginez.

Lukiek

Lukiek taldean Josu Ximun gitarra eta ahotsean, Antton Goikoetxea baxuan eta Christian Rodriguez baterian aritzen dira. Euskaraz kantatzen dute, eta rock alternatiboa eta zikina lantzen dute. Garai batean oihartzun handia izan zuen grunge musika estiloarekin parekatu daiteke, eta beraien azken lanak horretarako zantzu asko ematen ditu. 2019ko irailean plazaratu zuten ‘#1‘ izeneko lehen lana, Deustuko El Tigre estudioetan Xabier Egiaren esanetara grabatua. Ostean, Ultramarinos Costa Bravako Victor Garciak masterizatu zuen.