Anari
Maiatzarekin batera abiatuko da Iruรฑean Kantu eta Hitza musika zikloa.ย Maiatzaren 8an aurkeztuko da ekimena Anari bandaren zuzeneko emanaldiarekin Civivox Pompelo gunean. Ondorengo emanaldiak O-ko Andre Maria plazan izango dira ostegun arratsetan.
KANTU eta HITZA 2026
Maiatzak 8 Ostirala –ย 20:00 – Civivox Pompelo – Anari
O-ko Andre Maria plaza – 20:00
Maiatzak 21 Sara Zozaya
Maiatzak 28 Izaki Gardenak
Ekainak 04 Xak
Ekainak 11 Bisaiak
Ekainak 18 Kaskezur
Ekainak 25 Erromintxelak
Anari Alberdi. 1995 urtean hasi zuen musika bidea Azkoitian, eta geroztik, ez da agertotitik jeitsi. Urte hauetan guztietan iraupen luzeko zazpi disko eta zenbait kantu pilatu ditu bidean. Estudioko azken emaitza ‘Giza Zarata’ (Tristuraren Industria) izeneko diskoa da, eta disko hori aurkezten ari da egun zuzenean. Bakarkako saioak edo banda formatukoak uztartzen ditu zuzenekoetan: Bakarka aritzen denean gitarra eta ahotsez aritzen da. Banda formatoan, berriz, Anari Alberdi (ahotsa eta gitarra), Ander Mujika (gitarra), Xabier Olazabal (baxua), Mikel Txopeitia (bateria), Mariano Hurtado, (pianoa eta hammond) eta Xabi Etxeberri (biola) dira Anari.
DISKOGRAFIA
๐ Anari [1997] ๐ Habiak [2000] ๐ Anari ta Petti [2003] ๐ย Zebra [2005] ๐ย Kafe Antzokian Zuzenean [2008] ๐ Irla Izan [2009] ๐ Bidea eta Denbora [2013]ย ๐ Zure aurrekari penalak [2015] ๐ Epilogo bat [2016] ๐ Orain entzungo duzun hau [2021] ๐ Giza Zarata [2024]