Anari
01
Abn
19:00
GASTEIZ (ARABA)
Unibertsitateko pabiloia
Doako emanaldia
Anari
Anari Alberdi. 1995 urtean hasi zuen musika bidea Azkoitian, eta geroztik, ez da agertotitik jeitsi. Urte hauetan guztietan iraupen luzeko bost disko eta zenbait kantu pilatu ditu bidean. Estudioko azken emaitza bi kantuz osaturiko ‘Orain entzungo duzun hau…’ (Bidehuts) diko txikia da. Bakarkako saioak edo banda formatukoak uztartzen ditu zuzenekoetan. Bakarka aritzen denean gitarra eta ahotsez aritzen da. Banda formatoan, berriz, Anari Alberdi (ahotsa eta gitarra), Ander Mujika (gitarra), Xabier Olazabal (baxua), Mikel Txopeitia (bateria), Mariano Hurtado, (pianoa eta hammond) eta Xabi Etxeberri (biola) dira Anari.