Amorante
Martxoaren 27an Amorante Iruñeako Laba aretoan izango da kontzertu elkarrizketan. Eguerdiko 12:00etatik aurrera izango da hamar euroen truke.
Amorante, Iban Urizar (Elgoibar 1975) musikariaren proiektua da. 2014tik han hemenka dabil emanaldiak ematen eta musika sortzen. Herritik ateratzen den musika erabiltzen du helduleku bezala, errotik ateratzen ditu musika ezberdinen sustraiak gero erraietatik kantatu ahal izateko. Herritik, errotik eta erraietatik sortzen da amoranteren musika. Amorantek tronpeta jo dezake dena beltzez margotzeko, kopla bat autotunearekin abestu dezake osabaren ispiritua inbokatzeko, elektronikaz busti dezake aspaldi ahaztutako hitzak gogoratzeko. Bere musikaren jatorria urruneko oiartzunek dakarte, baina gaur egungo haizea darabil bere buru, eztarri eta ezpainetan. Emanaldi honetan Forbidden Colours diskoetxe bizkaitarraren babesean argitartu duen ‘Bat edo hiru’ diskoa aurkeztuko du ‘one man band’ formatuko emanaldian.
Iruña 31001
Nafarroa