Amorante + Elle Belga
Abenduaren 19an Amorante eta Elle Belga (argazkian) zuzenean ariko dira Le Bukowski aretoan, Donostian. Emanaldia arratseko 19.00etan haisko da, eta sarrerak 10 euro balioko ditu.
Amorante, Iban Urizar (Elgoibar 1975) musikariaren proiektua da. 2014tik han hemenka dabil emanaldiak ematen eta musika sortzen. Herritik ateratzen den musika erabiltzen du helduleku bezala, errotik ateratzen ditu musika ezberdinen sustraiak gero erraietatik kantatu ahal izateko. Herritik, errotik eta erraietatik sortzen da amoranteren musika. Amorantek tronpeta jo dezake dena beltzez margotzeko, kopla bat autotunearekin abestu dezake osabaren ispiritua inbokatzeko, elektronikaz busti dezake aspaldi ahaztutako hitzak gogoratzeko. Bere musikaren jatorria urruneko oiartzunek dakarte, baina gaur egungo haizea darabil bere buru, eztarri eta ezpainetan. Emanaldi honetan Forbidden Colours diskoetxe bizkaitarraren babesean argitartu duen ‘Bat edo hiru’ diskoa aurkeztuko du ‘one man band’ formatuko emanaldian.
ELLE BELGA
Fany Alvarez Jose Luis Garcia bikoteak osatzen du Elle Belga, gitarrako hiru akorde jota, maitasun kantak egiten duen taldea. 2009an aurkeztu zuen bikote honek bere burua disko batekin, eta berriki ‘Simetria’ lana plazaratu dute. Garcia, Manta Ray taldeko kidea izan zen Nacho Vegas kantariarekin, besteak beste.
Egia Kalea, 18
20012 Donostia