Ameba + DJ M&M + DJ Akerra

24
Ira
23:00
USURBIL (GIPUZKOA)
Akerra gaztetxea

Irailaren 24an Akerra Eguna ospatuko da Usurbilen. Egun osoko egitaraua prestatu da, eta gauean zuzeneko musika izango da nagusi Ameba (argazkian) taldearekin. Ondoren,  DJ M&M eta DJ Akerra ariko dira musika jartzen.

AMEBA

Usurbilgo jaietako bertsio gauaren pizgarritik sortutako taldea da Ameba. Malen Azpiazu Zubeldia (ahotsa), Enara Eizagirre Hueta (bateria), Haritz Zabaleta Eizagirre (gitarra) eta Jon Mikel Azpiazu Zubeldia (baxua) gazteek osatzen dute.

Pandemiak eta honek ekarri zuen konfinamenduak haien dinamika eten bazuen ere, sortzeko aprobetxatu zuten garai hori eta 2021ean kaleratu dute garai horretan sortutako kantu sorta. ‘Elikatuz’ da argitaratu berri duten diskoaren izena, 7 kantuz osatua, Martxel Arkarazorekin grabatua Andoaingo Garate estudioan.