Amak
Asteburu beroa izango du Amak taldeak. Martxoaren 4an, ostiralez, Gipuzkoako Irura herrian izango dira. Larunbatean Arabako Urkabustaitz herrira egingo dute bidai. Eta igande arratsez Nafarroako Elizondon joko dute. Hiru emanaldi hauetan taldearen lehen iraupen luzeko diskoa aurkeztuko dute.
Trikitixa eta panderoak astinduz eskarmentu handiko lau musikari batu dira Amak taldean: Alaitz telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano. Lau izenen lehen letrekin osatu dute taldearen izena, eta horretaz gain, laurak ama dira. 90.hamarkadako trikitixaren loraldian haien tokia egitea lortu zuten eta ordurarte oso gizonezkoena zen triki mundua konkistatu zuten haien proiektu ezberdinekin.
Hainbat urte oholtzatik urrun egon ostean, kasualitateak batu du taldea. 2018an izan zen, eta Oñatiko trikitixa jaialdirako batu ziren. Elkarrekin gustura sentitu eta ordutik elkarrekin jarraitzea erabaki zuten.
Orain beraien lehen diskoarekin datoz, taldearen izen berekoa, ‘Amak’. Beraiek sortutako zortzi abesti biltzen dira bertan, hitz eta doinu indartsuak ahots goxoez lagunduak.