Ama Say

20
Aza
21:00
BILBO (BIZKAIA)
La Terminal
Sarrera 10 euro

Ama Say talde mitikoak bi emanaldi iragarri ditu Azarorako.  Azaroaren 20an Bilboko La terminal gunean ariko da banda zuzenean. 21ean, berriz, Azkoitiko Matadeixen ariko da banda zuzenean.

Duela 30 urteko Bizkaiko Meatzaldean sortutako taldea berriro zuzenean ikusteko bi aukera egongo dira asteburu honetan. Bilbon, Zorrozaurreko La Terminalen arituko dira eta Azkoitiko Matadeixen ere eskainiko dute kontzertua. Hasierako kideetatik Topo eta Gontzal Bilbao, eta gerora taldearen ildoari gehitutako beste bi musikari: Gorka Molero eta Mikel Gonzalez. Bilboko kontzerturako sarrerak on line eskuratu diatezke UrbanBat jaialdiraren atari digitalean 10 euroen truke. Azkoitiko emanaldirako berriz, egun berean, emanaldia hasi baino lehen.

90. hamarkadan hiru disko plazaratu zituen Ama Say taldeak Esan Ozenki disketxean: ‘Ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen’ 1993an, ‘No iz pop’ 1994an eta ‘Say Ama’ izenekoa urte berean. 1997an utzi zuten taldearen jarduna, nahiz eta ostean Bilbao anaiek sustatuat berriro ere ekin zioten jotzeari, eta orduan Bonberenearekin diskoa grabatu zuten: ‘Ren fan’. 2010eko agerpen horretatik lantzean behin berriro ere jendaurrean ikusten ditugu 90. hamarkadako talde bitxiena izan zeneko doinuak jotzen.

Pixies edo sonic Youth taldeen zale, haien estiloa ekarri zuten gurera. Euskara eta ingelesez arituz, edota bi hizkuntzak nahastuz, oso talde eraginkorra osatu zuten euskal eszenan. 30 urte joan dira sortu zirenetik, eta oraindik izango da jendea Ama say tadea zuzenean ikusi nahi duena. Aukera ona da 90. hamarkadatik erreskatatutako doinu hoiek berriz ere jendaurrean jo eta entzuteko. Orduan bezala, orain ere taldekideek dena emango dute. Zaletuak eskertu eta Ama Say taldearekin eta beraien bertsioekin gozatzeko aukera izango du. Azkoiti eta Bilbo. Hurbil, gozo eta atsegin. Zuzenekoen indarra eta nostalgiaren ximurren artean.