Ama Say
Ama Say taldea Bilboko Kafe Antzokian ariko da zuzenean martxoaren 23an. Antzokiaren Kutxa Beltza gunean eskainiko duten emanaldian ‘Ero Bomb’ diskoa aurkeztuko du bandak.
90. hamarkadan hiru disko plazaratu zituen Ama Say taldeak Esan Ozenki disketxean: ‘Ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen’ 1993an, ‘No iz pop’ 1994an eta ‘Say Ama’ izenekoa urte berean. 1997an utzi zuten taldearen jarduna, nahiz eta ostean Bilbao anaiek sustatuat berriro ere ekin zioten jotzeari, eta orduan Bonberenearekin diskoa grabatu zuten: ‘Ren fan’. 2010eko agerpen horretatik lantzean behin berriro ere jendaurrean ikusten ditugu 90. hamarkadako talde bitxiena izan zeneko doinuak jotzen.
Pixies edo sonic Youth taldeen zale, haien estiloa ekarri zuten gurera. Euskara eta ingelesez arituz, edota bi hizkuntzak nahastuz, oso talde eraginkorra osatu zuten euskal eszenan. 30 urte joan dira sortu zirenetik, eta oraindik taldea zuzenean aritzen da noizbehinka. Berriki ‘Ero Bomb’ diskoa plazaratu dute Bonberenea Ekintzak zigilupean, eta diskoa aurkezteko kontzertu bira txikia hitzartu du taldeak.
Done Bikendi Kalea,
Bilbo