Altxatu + Kinbonbo Brass Band + Unidad Alavesa + Rotten XIII + Herdoil

09
Api
18:00
IRUNBERRI (NAFARROA)
Frontoia
Sarrera 5 euro

Apirilaren 9an Elkartasun Jaialdia ospatuko da nafarroako Irunberri herrian. Arratseko 18:00etatik aurrera Altxatu, Kinbonbo Brass Band, Unidad Alavesa (argazkian), Rotten XIII eta Herdoil taldeak ariko dira zuzenean.

Altxatu taldea agertokietara itzuli da emanaldi honetan, urte asko jo gabe egon ostean.

 

 

Unidad Alavesa

Unidad Alavesa taldea Ataun (Gipukzoa) herrian sortu zen 2016. urtean eta musikalki folk-rock musika eremuan kokatzen da. Taldea osatzen duten kideen artean musikari arituak topa daitezke, tartean, Brigada Criminal, Bizardunak, Fiachras, Benito Lertxundi, Ancha es Castilla, edota Los Zopilotes Txirriaos bezalako taldeen arituak. Taldearen hastapenetatik musikari berdinek osatzen dute banda: Cantaro Garrafa (Gitarrak eta ahotsa), Bartolo Pichi (Gitarrak), Papas Aja (Baxua), Abosin Origen (Bateria) eta San Pete (Trikia eta banjoa). ‘Made in Germany’ izena darama taldearen estudioko azken diskoak.

Rotten XIII

Rotten XIII taldea nafarroako Tafalla eta Larraga herrietako lau gazteez osaturiko musika taldea da. 2017an sortu zen banda, eta taldekideek aurretiaz beste musika abenturetan ibilitakoak dira. Ekainean bertan taldearen estudioko bigarren emaitzak ikusi du argia, ‘Aurrera’ izenpean. Diskoa auto-ekopizpen moduan argitaratu du taldeak, eta Iruñeako Sound of Sirens estudioan grabatua izan da Julen Urzaiz soinu teknikariaren gidaritzapean. Lan berrian hamairu kantu berri biltzen dira, eta liburuxka dotore batez lagunduta dator. Musikalki punk oi! eta rock koordenadetan dator banda!

Bilaketa metodo berriak