Akatz + Skabidean

21
Abu
23:00
BILBO (BIZKAIA)
Algara konpartsa - Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

Musika egitarau ederra prestatu dute Algara konpartsan Bilboko Aste Nagusirako. Gaueroz zuzeneko emanaldiak eta disko jartzaileak ariko dira karpa girotzen. Abuztuaren 21 gauean Akatz (argazkian) eta Skabidean taldeak ariko dira zuzenean.

Skabidean

Skabidean 2012an Iruñerrian sorturiko ska, reggae eta rocksteady taldea da. Egun 10 musikarik osatzen dute eta dagoeneko taldeak 200 kontzertu baino gehiago eman ditu euskal geografiaren bazter guztietan zehar.

Taldeak doinu karibetarrak Euskal Herriratzen ditu, jamaikako doinu sinkopatuak, hain zuzen. Hala ere, taldea ez da jamaikar garbizalekeriarekin mugatzen, eta skaz, reggaeaz eta rocksteadyaz haratago, boogiea edo funkya bezalako estiloak lantzen saiatzen da, beti ere jamaikar musikak berezkoa duen erritmo sinkopatu bereizgarria mantenduz. Gainera, taldeak euskaraz egiten du bere abestien gehiengoa, baina hainbat abesti eta errepika grabatu ditu ingeleraz, baita bi gazteleraz ere.

Egun, taldea 10 kidez osaturik dago: gizonezko abeslari bat, 2 emakumezko abeslari, baxujolea, gitarrajolea, bateriajolea, teklatujolea eta hiru haizezko (tronboijolea, tronpetajolea eta saxofoijolea). Dagoeneko taldeak estudioko 4 disko karrikaratu ditu: ‘Skabidean’ (2017), ‘Bideak darrai’ (2018), ‘Izaera’ (2020) eta ‘Hiri zahar zikina’ (2022).

Akatz

Bilboko Ska eta Rocksteady musika banda mitikoa da Akatz. 1992. urtean eman zituzten lehen urratsak eta tinko eutsi diote haserako musika ideiari, beti ere erritmo berriak eta norabide berriak gehituz, hala nola, reggaea, rhytm and bluesa, soula, jazza, edo swinga. Urte hauetan guztietan lau diska, bi E.P., bi Maxi, bi single, lau maketa, zenbait bideoklip eta DVD bat argitaratu dituzte, bederatzi bilduma eta laurehun kontzertu baino gehiago eskainiz Euskal Herrian, Espainian, Mexikon, Alemanian edota Frantzian. Taldearen estudioko azken emaitzak ‘Yu-yu’ izena darama eta Kaki Arkarazo soinu teknikariaren aginduetara grabatua izan da Andoaingo Garate estudioetan. Bilboko Brixton Records disketxearen eskutik ikusi du argia.

BILBOKO ASTE NAGUSIA – ALGARA KONPARTSA – TXOSNAGUNEA

ABUZTUAK 21 IGANDEA
Akatz + Skabidean

ABUZTUAK 22 ASTELEHENA
Bon Scott Revival Show + Los Platero

ABUZTUAK 23 ASTEARTEA
Willis Drummond + Arima

ABUZTUAK 24 ASTEAZKENA
Niña Coyote eta Chico Tornado + McOnak

ABUZTUAK 25 OSTEGUNA
Zea Mays

Kokapena
ALGARA KONPARTSA
https://www.instagram.com/algarakonpartsa/