Aina + Sofa
Bartzelonako Aina talde mitikoa Euskal Herrian izango da zuzenean aste honetan. Bi emanaldi hitzartu dituzte eta irun eta Tolosa bisitatuko dituzte uztailaren 7 eta 8an. irungo lakaxita gaztetxean eskainiko duten emanaldian Sofa taldea ariko da. Bonberenean GaizkiƱe taldea izango dute lagun.
AINA
90 hamarkadan, Washington D.C.ko Dischord zigiluaren eraginez toki desberdinetan postcore talde eta eszena independienteak sortu ziren. Haietan indartsuenetakoa Bartzelonakoa izan zen, BCore disketxea ardatz zuena. Eta eszena horretako taldeetan adierazgarririk onena, beharbada, Aina, rock eta hardcorearen aintzindari eta mito den taldea. Luxu izugarria, Lakaxitan.
Sofa taldeak hamar urte bete berri ditu musika errepidean, eta egun, talderen hirugarren lana den ‘Krispetak’ (Bonberenea Ekintzak) aurkezten ari da agertokietan. Kepa (baxua eta ahotsa), Jonbe (Gitarra eta ahotsa) eta Heloy (bateria) dira egun Sofa, eta musikalki Math rock eremuan kokatu izan da banda. ‘Krispetak’ diskoa 2021eko ekaina eta urria bitartean grabatu, nahastu eta masterizatu zen Gaztain estudioetan. Diskoa kalean zuzeneko emanaldietan murgildua da talde gipuzkoarra.
Anaka Kalea, 20
20301 Irun