Ahuntzak + Oki Moki + La Rekba

15
Abu
22:30
TAFALLA (NAFARROA)
Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

Hiru urteren ostean Tafallako jaiak bueltan dira, eta Kolasako gunean kokaturiko txosnetan Ahuntzak, Oki Moki eta La Rekba taldeek zuzenekoa eskainiko dute.

La Rekba

Txorroskillo taldearen errautsetatik sortzen da La Rekba taldea 2019 urte amaieran. Unai Azpiroz (bateria), Jon Iriarte (baxua eta ahotsak) eta Jaime Alvarez (gitarra eta ahotsak) dira taldeko kideak eta dagoeneko kalean dituzte lehen kantuak. Binilo txiki ederrean kaleratu den lanean lau kantu topa daitezke, guztiak, taldeak sortuak. Musikalki punk rock, post punk eta punk iluna jorratzen du banda gipuzkoarrak.

Oki Moki

Oki Moki Getarian sortutako Pop-Punk taldea da, non euren estiloa ‘Punkpop lofi’ bezala definitu izan den. Paula Estevezek eta Aritz Aranburuk osatzen duten bikoteak 2 lan kaleratu ditu, 2017 urteko ‘Ocean Breeze’ (auto ekoizpena) eta euren azken lana izan den 2020 urteko ‘Working Class Pop’ (hainbat diskoetxek banatua), beti ere pop doinu eta punk arimaz osatuak. Bikotea izan arren, azken aldian hirukote bezala aritu da zuzenekoetan, Aitor Artza bateria-jolea batu baita taldera erritmo kaxa ordezkatuz.

Kokapena
TAFALLAKO JAI HERRIKOIAK
https://www.facebook.com/tafallako.txoznak
Bilaketa metodo berriak