Aguxtin Alkhat + Xiberoots

11
Ira
20:30
IZPURA (ZUBEROA)
Bordaxuria
Sartzea 12 euro

Irailaren 11 arratsean Aguxtin Alkhat eta Xiberoots (argazkian) zuzenean ariko dira Izpura herrian. Xiberoots taldeak ‘Honki Jina’ disko berria aurkeztuko du emanaldi honetan.

Aguxtin Alkhat

Aguxtin Alkhat (1982, Armendaritze, Baxenabarre) sei kantuz osaturiko ‘Ihes egin’ (Uso Pop) diskoarekin eman zen ezagutzera 2013an. Bakarlari gisa aritu aurretik Inhala folk tadean aritu zen plazaz plaza. UsoPop jaialdian aritzeko gonbitak eta ostera etorri zen lehen diskoak piztu zuen Aguxtinen bakarkako bidea. Geroztik Julien Labat, Felix Buff eta Xan Bidegain izan ditu bidaide, banda sendoa osatuz. Honela iritsi zen 2015ean bere bigarren diskoa, ‘Haizeen meneko’ (Elkar) eta ostera, 2020ean hirugarrena, ‘Hutsaren hatsa’ (autoekoizpena), oraingoan Pierre Sangla, Kamila Zubeldia eta Kiki Graciet batzen direla taldera.