AGNES OBEL
20
Eka
20:00
BIARRITZ (LAPURDI)
Midi Geltokian
Sarrera: 40 euro - Kideentzat: 35 euro
Ekainaren 20 gauean Agnes Obel zuzenean ariko da Euskal Herrian. Biarritzeko Midi Geltokian izango da hitzordua.
AGNES OBEL
Agnes Obel kantari eta musikagile danimarkarrak balada hunkigarri eta garbiz osatutako laugarren diskoa argitaratu du. Agnes Obelen boz gardenean eta idazkera abstraktu eta zehatzean, artistaren sentsibilitatea eta emozioa entzun daitezke.
Izan ere, disko berrian, kantariak bere barneko berri ematen digu, baina lausoki eta zuhurki.
Agnes Obelen grazia misteriotsuak emozio handiak bizitzera akuilatuko gaitu. Eta gero, ezin emozio haietarik libratu…