Afu + Lukiek

08
Api
23:00
ALEGIA (GIPUZKOA)
Plazan
Doako emanaldia

Apirilaren 8an Korrika Alegiara iritsiko da, eta bide horretan festa antolaatu da. Gaueko hamaikaetan musikaren txanda izango da, eta AFU (argazkian) eta Lukiek taldek girotuko dute gaualdia. Eguraldi txarra izatekotan kontzertua Gaztetxean izanen da.

Lukiek

Lukiek taldean Josu Ximun gitarra eta ahotsean, Antton Goikoetxea baxuan eta Christian Rodriguez baterian aritzen dira. Euskaraz kantatzen dute, eta rock alternatiboa eta zikina lantzen dute. Garai batean oihartzun handia izan zuen grunge musika estiloarekin parekatu daiteke, eta beraien azken lanak horretarako zantzu asko ematen ditu. 2019ko irailean plazaratu zuten ‘#1‘ izeneko lehen lana, Deustuko El Tigre estudioetan Xabier Egiaren esanetara grabatua. Ostean, Ultramarinos Costa Bravako Victor Garciak masterizatu zuen. 2021 urteko amaieran, berriz, ‘#2’ diskoak ikusten du argia. Une honetan diskoa berria taularatzen ari da hiruko bizkaitarra.

AFU

Nafarroako Barañain herrian sortutako musika proiektua da AFU. Gaztetxean musika sortzen hasi, jaietan kontzertua eskaini eta dagoeneko hainbat lan dituzte plazaratuta. Reggae doinuak, folk modernoa, euskaraz eta gazteleraz, runbak, doinu beroak orohar. Haize sekzioa, eta erritmo asko, perkusio dantzagarria. Taldearen estudioko azken emaitzak 2020 urtean ikusi zuen argia ‘Larruazalean’ izenpean, eta bertan taldeak sorturiko zortzi kantu biltzen dira diseinu lan koloretsuan.

Bilaketa metodo berriak