Addar + Sodade

18
Ots
21:00
ZUIA (ARABA)
Gaztetxea
Doako emanaldia

Otsailaren 18an Addar (argazkian) eta Sodade taldeak kontzertua eskainiko dute Zuiako gaztetxean.

Addar

Addar taldea Bermeon sortu zen 2018. urtean, ‘Zona Cero’ eta ‘Zartadako’ taldeetako Imanol Rodríguez (bateria), Gorka Padrones (ahotsa eta gitarra), Xabier Bilbao (baxua) eta Beñat Aurrek (gitarra) osatzen dute. 2019ko azaroan Bilboko Koba estudioan grabatu zuten euren lehen lana, ‘Sugarra’ deiturikoa, Jose Manuel Sampedrok ‘Xanpe’ ekoiztua. Bost kantadun disko honetan, Rock eskandinaviar kutsuko abestiak bildu zituzten. Hitzei dagokienez, zekenkeria, egozentrismoa, pasioa, beldurra nahiz itxaropena bezalako gaiak nabarmentzen dira. 2021ko martxoan ‘Errautsak’ (Gor) diskoa argitaratzen da, ’Sugarra’ laneko bost kantuei hiru gehiago gehituz, haien lehen lan luzea osatuz.
High Energy Rock n’ Roll!

Kokapena
Zuiako Gaztetxea
Zuiako Gaztetxea
Palatu Kalea
https://www.instagram.com/zuiakogazteasanblada/
Bilaketa metodo berriak