Addar + Letagin + Hoben
Ekainaren 2an kontzertu berri bat ospatuko da Getariako gaztetxean. gaueko 21.00etatik aurrera Addar (argazkian), Letagin eta Hoben taldeak ariko dira zuzenean.
Addar taldea Bermeon sortu zen 2018. urtean, ‘Zona Cero’ eta ‘Zartadako’ taldeetako Imanol Rodríguez (bateria), Gorka Padrones (ahotsa eta gitarra), Xabier Bilbao (baxua) eta Beñat Aurrek (gitarra) osatzen dute. 2019ko azaroan Bilboko Koba estudioan grabatu zuten euren lehen lana, ‘Sugarra’ deiturikoa, Jose Manuel Sampedrok ‘Xanpe’ ekoiztua. Bost kantadun disko honetan, Rock eskandinaviar kutsuko abestiak bildu zituzten. Hitzei dagokienez, zekenkeria, egozentrismoa, pasioa, beldurra nahiz itxaropena bezalako gaiak nabarmentzen dira. 2021ko martxoan ‘Errautsak’ (Gor) diskoa argitaratzen da, ’Sugarra’ laneko bost kantuei hiru gehiago gehituz, haien lehen lan luzea osatuz. High Energy Rock n’ Roll!
DISKOGRAFIA
📀 Errautsak [2021] 📀 Suge [2021] 📀 Gordinik [2022]
Letagin taldea 2018an sortu zuten Oñatin Julen Agirre (ahotsa eta gitarra), Mikel Aginagalde (gitarra), Unai Lete (baxua) eta Xabier Letek (bateria). Aurrez Show Business, Bagauda eta Asfikzia bezalako taldeetan jo ostean, eskandinaviar rockanrolla oinarri hartu eta proiektu berri bati hasiera eman zioten. 2020 urte hasieran zazpi kantuz osaturiko lehen lana grabatu zuten Garate Estudioetan Martxel Arkarazoren gidaritzapean. 2021ean Xabier bateriak taldea utzi behar izan, eta Iban Idigoras (Potemkin, Bizarro) batu zen taldera. Berriz oholtza gainera igo, zuzenekoetaz gozatu, eta era berean kantu berriak sortzea da taldearen gaur egungo xedea.
Krixketaneko Iturrigaina Kalea
20808 Getaria