Addar + Itxaro + Akerjenbe Sound Systema + Uki Selektah

30
Urr
21:00
BILBO (BIZKAIA)
Etxarri gaztetxea (ERREKALDE)

‘Bueltan Gaude! Txakur eta lapurrei aurre’ lelopean Elkartasun Gala ekimena antolatu da Etxarri gaztetxean, Errekalde auzoan.  Gaueko 21:00etatik aurrera, ugariak izango dira agertoki gainetik pasako diren musika egitasmoak, tartean Addar  (Addar), Itxaro, Akerjenbe Sound Systema edota Uki Selektah.

Addar

Addar taldea Bermeon sortu zen 2018. urtean, ‘Zona Cero’ eta ‘Zartadako’ taldeetako Imanol Rodríguez (bateria), Gorka Padrones (ahotsa eta gitarra), Xabier Bilbao (baxua) eta Beñat Aurrek (gitarra) osatzen dute. 2019ko azaroan Bilboko Koba estudioan grabatu zuten euren lehen lana, ‘Sugarra’ deiturikoa, Jose Manuel Sampedrok ‘Xanpe’ ekoiztua. Bost kantadun disko honetan, Rock eskandinaviar kutsuko abestiak bildu zituzten. Hitzei dagokienez, zekenkeria, egozentrismoa, pasioa, beldurra nahiz itxaropena bezalako gaiak nabarmentzen dira. 2021ko martxoan ‘Errautsak’ (Gor) diskoa argitaratzen da, ’Sugarra’ laneko bost kantuei hiru gehiago gehituz, haien lehen lan luzea osatuz.
High Energy Rock n’ Roll!

Kokapena
Etxarri Gaztetxea (Errekalde)
Etxarri Gaztetxea
Diaz Emparanza Doctorearen K., 9,
Errekalde
Bilbo
https://www.instagram.com/hegoaldekogazteasanblada/