ADARRETATIK:
Nakar + La Perra Blanco

29
Ira
22:00
ZARAUTZ (GIPUZKOA)
Munoa plaza
Doako emanaldia

Irailaren 29an eta 30ean, eta urriaren batean Adarretatik festibala ospatuko da Zarautzen.. Hiru egunetan zehar zuzeneko musika izango da nagusi. Irailaren 29an Nakar eta La Perra Blanco (argazkian) zuzenean ariko dira Munoa plazan.

Nakar

NAKAR postpunk elektronika proiektu berri bat da, hainbat proiektutan ibili diren artistekin osatua, bide berrien bila. Proiektuaren abiapuntua Lasarteko Pogrom synth-punk taldearen kontzertua izan zen. Hor elkartu ziren Jone Laspiur aktore eta abeslaria (Koban, Nogen) eta Xalba Ramirez (Raitx, Koban, Physis Versus Nomos), eta proiektu berri bat abiatzea erabaki zuten Andoni Olaetxearekin (Pelax, Zozo, Burrundaria…) eta Jokin Azpiazurekin (OLOR, Occhi di Farfalla, PAM…). Elektronika eta soinu berriak ardatz, esperimentazioa bilatuko dute punk, techno, spoken word eta doinu ilunekin, garai ilunetarako ezin aproposagoak. Maketa moduan sarean hainbat kanta entzun daitezkeen arren, bere lehen lana prestatzen ari dira orain.

ADARRETATIK MUSIKA JAIALDIA – ZARAUTZ – KONTZERTUAK

IRAILAK 29 OSTIRALA
19:30 La Jodedera & Rafa Villafaña (Musika Plaza)
22.00 Nakar (Munoa Plaza)
23:15 La Perra Blanco (Munoa Plaza)

IRAILAK 30 IGANDEA
19:30 Erromintxelak (Musika Plaza)
21:00 Argizulo eta Beñaranks & Eira (Munoa Plaza)
23:15 Akatz (Munoa Plaza)

URRIAK 01 IGANDEA
13:00 Donosti Lindy Hop & DJ MR. Patxi ‘Crazy Legs’ (Musika Plaza)
18:00 Antonio Lizana Trio (Munoa Plaza)

Kokapena
Munoa Plaza - Zarautz -
Munoa Plaza - Zarautz -(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak