ADARRETATIK:
Argizulo eta Beñaranks & Eira + Akatz

30
Ira
21:00
ZARAUTZ (GIPUZKOA)
Munoa plaza
Doako emanaldia

Irailaren 29an eta 30ean, eta urriaren batean Adarretatik festibala ospatuko da Zarautzen. Hiru egunetan zehar zuzeneko musika izango da nagusi. Irailaren 30 gauean Argizulo eta Beñaranks & Eira + Akatz (argazkian) zuzenean ariko dira Munoa plazan.

Akatz

Bilboko Ska eta Rocksteady musika banda mitikoa da Akatz. 1992. urtean eman zituzten lehen urratsak eta tinko eutsi diote haserako musika ideiari, beti ere erritmo berriak eta norabide berriak gehituz, hala nola, reggaea, rhytm and bluesa, soula, jazza, edo swinga. Urte hauetan guztietan lau diska, bi E.P., bi Maxi, bi single, lau maketa, zenbait bideoklip eta DVD bat argitaratu dituzte, bederatzi bilduma eta laurehun kontzertu baino gehiago eskainiz Euskal Herrian, Espainian, Mexikon, Alemanian edota Frantzian. Taldearen estudioko azken emaitzak ‘Yu-yu’ izena darama eta Kaki Arkarazo soinu teknikariaren aginduetara grabatua izan da Andoaingo Garate estudioetan. Bilboko Brixton Records disketxearen eskutik ikusi du argia.

ADARRETATIK MUSIKA JAIALDIA – ZARAUTZ – KONTZERTUAK

IRAILAK 29 OSTIRALA
19:30 La Jodedera & Rafa Villafaña (Musika Plaza)
22.00 Nakar (Munoa Plaza)
23:15 La Perra Blanco (Munoa Plaza)

IRAILAK 30 IGANDEA
19:30 Erromintxelak (Musika Plaza)
21:00 Argizulo eta Beñaranks & Eira (Munoa Plaza)
23:15 Akatz (Munoa Plaza)

URRIAK 01 IGANDEA
13:00 Donosti Lindy Hop & DJ MR. Patxi ‘Crazy Legs’ (Musika Plaza)
18:00 Antonio Lizana Trio (Munoa Plaza)

Kokapena
Munoa Plaza - Zarautz -
Munoa Plaza - Zarautz -(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak