Abereh

06
Aza
20:30
LAUDIO (ARABA)
Aiaraldea Ekintzen Faktoria
Doako emanaldia

Azaroaren 6an, zapatua arratsez, Abereh musikaria zuzenean ariko da Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Abereh Erik Berganzaren bakarka aritzeko ezizena da. Zarata eta burrunbatik aldenduta baina distortsioa guztiz baztertu gabe rock edo grunge akustikoko emanaldia eskainiko du Faktorian. Emanaldia 20:30ean hasiko da. Sarrera doakoa izango da.

Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira).

ABEREH

Erik Berganza ezkutatzen da Abereh izenaren azpian. Urteak dira musika eszenan dabilela, eta bide horretan, Estricalla, Hartzak Blues Band edota Hil Aiari taldeetan ibilitakoa da bera. Abereh bezala bakarka taularatzen da, gitarra akustikoa eskuan duela soilik. Ahotsa eta gitarra. Bestelako artifiziorik gabe. Musikalki lo-fi folk, emo eta punkrock aipatu daitezke, baino haratago doa bere jarduna. ‘Joan Etorrian’ izena darama bere azken grabaketak.

Kokapena
Aiaraldea Ekintzen Faktoria
AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIA
Errotari kalea
Laudio,
https://www.faktoria.eus/events