Abereh + Arima

29
Urr
22:00
OÑATI (GIPUZKOA)
Antixena Gaztetxea
Soldatadunak 5 euro
Soldatagabeak 3 euro

Urriko azken ostiralean, musikalki desberdinak, baina komunean gauza asko dituzten bi talde izango dira Oñatiko Antixena gaztetxean, Abereh eta Arima (argazkian). Bonberenea Ekintzak zigilupean kaleratuz dituzten diskoak aurkestuko dituzte emanaldi honetan.

ABEREH

Erik Berganza ezkutatzen da Abereh izenaren azpian. Urteak dira musika eszenan dabilela, eta bide horretan, Estricalla, Hartzak Blues Band edota Hil Aiari taldeetan ibilitakoa da bera. Abereh bezala bakarka taularatzen da, gitarra akustikoa eskuan duela soilik. Ahotsa eta gitarra. Bestelako artifiziorik gabe. Musikalki lo-fi folk, emo eta punkrock aipatu daitezke, baino haratago doa bere jarduna. ‘Joan Etorrian’ izena darama bere azken grabaketak.

Arima

Distortsioaren haritik tiraka sortu zen 2018. urtean Arima taldea. Paule Bilbaoren ekimen musikala izan zen, bakarka hasi zen gaur egun ahotsaz eta gitarraz arduratzen dena, baina berehala hirukote moduan. Aurten lan berria plazaratu dute, Bonberenean grabatu eta bertako zigiluarekin argitaratua. Hirukotea Paule Bilbao kantari eta gitarjoleak, Josu Gonzalez baxuak eta Gontzal Bilbaok baterian osatzen dute. Musikalki rock giroetan dator honako taldea, shoegaze bezalako eremuetan murgilduz ere. Letragile aparta bezain iluna da Paule, nortasun berezikoa, eta giro eta iluntasun apartak idazten eta sortzen dituenak bere kantuetan.

Kokapena
Antixena Gaztetxea
Oñatiko Gaztetxea
Patrue-Kalea, 7
20560 Oñati
https://www.facebook.com/antixena.onatikogaztetxia/
Antixena Gaztetxea(a)n kontzertu gehiago