A Triki Punk + Konpost + Zero
23
Urr
21:00
GASTEIZ (ARABA)
Gaztetxea
Araba Bizirik! Lurra defendatuko dugu lelopean aldarrikapen eguna prestatu da Urriren 23rako. Gauean kontzertuak izango dira gaztetxean. 21:00 etatik aurrera A Triki Punk, Konpost (argazkian) eta Zero taldeak ariko dira zuzenean.
Konpost
Bingen, Ruben, Txerra eta Jon dira Konpost. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariek osatzen dute honako banda, eta Gasteiz hirian dute entsegu lokala. «Gasteizen sortu ginen edo Gasteizek sortu gintuen» dio beraien bandcamp guneko azalpenak, eta bertan entzun daiteke taldeak kaleratu duen lehen diskoa. Bertan hamar rock kantu daude, bakoitza, berezko nortasunez idatzia. Probokazioa hitzetan, doinu zuzenak eta instrumentu moldaketa polita. Ahotsa, gitarra, bioliña eta bateriak.
Kokapena
Gasteizko Gaztetxea
Gasteizko Gaztetxea,
Fray Zacarías Martínez kalea
Gasteiz
https://www.facebook.com/gasteizko.gaztetxea/ Fray Zacarías Martínez kalea
Gasteiz