40 MINUTU ROCK: Merina Gris + Rotten XIII + Bulego + Skabidean + Dupla + Bengo + Huntza + Lukiek + Perlata + Unidad Alavesa + Brigade Loco +Iheskide + Ginger

25
Ots
10:30
DURANGO (BIZKAIA)
Landako gunea

Otsailaren 25 gauean ospatuko da 2023ko 40 Minutu Rock elkartasun jaialdia. Goizeko 10.30etatik hasita 13 musika taldea ariko dira zuzenean. Laster ordutegiak iragarriko ditugu.

Merina Gris

2020an Donostian sortua, elektro-pop bortitz gisako estiloa egiten duen taldea da Merina Gris. Sara, Julen eta Paskalek elektronika mugituena, doinu organikoak, melodia eta batez ere jarrera, norbera izateko bizi dugun barne gatazkaren hausnarketaren inguruko hitzekin nahasten dituzte.  kantu solteak sarean zintzilikatzen hasi zen taldea, eta horietako asko ‘ Zerua Orain’ diskoan barnearatu ditu bandak. Diskoa Airaka diskoetxearen babesean ikusi du argia LP eta kasette formatuan. Taldearen bideoklipek lanketa handia dute atzean eta Izaro, Belako taldeko Cris edota Eneko Sagardoi aktoreak parte hartu dute besteak beste.

Rotten XIII

Rotten XIII taldea nafarroako Tafalla eta Larraga herrietako lau gazteez osaturiko musika taldea da. 2017an sortu zen banda, eta taldekideek aurretiaz beste musika abenturetan ibilitakoak dira. Ekainean bertan taldearen estudioko bigarren emaitzak ikusi du argia, ‘Aurrera’ izenpean. Diskoa auto-ekopizpen moduan argitaratu du taldeak, eta Iruñeako Sound of Sirens estudioan grabatua izan da Julen Urzaiz soinu teknikariaren gidaritzapean. Lan berrian hamairu kantu berri biltzen dira, eta liburuxka dotore batez lagunduta dator. Musikalki punk oi! eta rock koordenadetan dator banda!

Bulego

Bulego taldea 2019ko urtarrilean hasi zen gauzatzen Azkoitia herrian. Musikalki energia positiboz betetako pop dantzagarria da boskoteak bere kantuetan eskaintzen duena. Bi urte hauetan hainbat lan argitaratu dituzte, nagusiki sareak erabiliz kantuak zabaltzeko. Kantuen hitzetan egunerokotasunean aurkitzen diren gauza txikiei buruz hitz egiten dute, harremanei eta sentimenduei toki berezi bat eskaintzen bi ere.  Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Xabi Arrieta (bateria), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra) eta Itziar Beitia (teklatuak) dira Bulego.

Skabidean

Skabidean 2012an Iruñerrian sorturiko ska, reggae eta rocksteady taldea da. Egun 10 musikarik osatzen dute eta dagoeneko taldeak 200 kontzertu baino gehiago eman ditu euskal geografiaren bazter guztietan zehar.

Taldeak doinu karibetarrak Euskal Herriratzen ditu, jamaikako doinu sinkopatuak, hain zuzen. Hala ere, taldea ez da jamaikar garbizalekeriarekin mugatzen, eta skaz, reggaeaz eta rocksteadyaz haratago, boogiea edo funkya bezalako estiloak lantzen saiatzen da, beti ere jamaikar musikak berezkoa duen erritmo sinkopatu bereizgarria mantenduz. Gainera, taldeak euskaraz egiten du bere abestien gehiengoa, baina hainbat abesti eta errepika grabatu ditu ingeleraz, baita bi gazteleraz ere.

Egun, taldea 10 kidez osaturik dago: gizonezko abeslari bat, 2 emakumezko abeslari, baxujolea, gitarrajolea, bateriajolea, teklatujolea eta hiru haizezko (tronboijolea, tronpetajolea eta saxofoijolea). Dagoeneko taldeak estudioko 4 disko karrikaratu ditu: ‘Skabidean’ (2017), ‘Bideak darrai’ (2018), ‘Izaera’ (2020) eta ‘Hiri zahar zikina’ (2022).

Dupla

Beñat Oribe eta Gari Uriarte dira Dupla. Arabako Agurain herritik datoz, eta musikalki doinu urbanoen orbitan kokatu izan dituzte. Musika elektronikoa eta erritmo beroagoak uztartzen dituzte, tartean hip hopa, popa, edota reggetoia. Hiru urteko bidean makina kantu kaleratu ditu bikoak, baino ohiko CD formatua atzean utzita, formatu digitalean eta bideo eran zintzilikatu dituzte sarean. Zuzeneko beroak eskaintzen dituen taldea da honakoa, bateria, baxua eta tramankulu elektronikoen bidez, ikuslegoa dantzan jartzeko dute asmo.

Bengo

Bengo izenaren atzean Aitor Bengoetxea musikari oiartzuarra ezkutatzen da. Musikalki Hip-hop kulturaren baitan kokatzen da, eta abesteaz gain, Break dantzaria ere bada. 2021 urtean  ‘4 Taupada’ diskoa kaleratu zuen, eta 2022 honetan zenbait kantu zintzilikatu ditu plataforma digitaletan. Laster ikusiko duen lanean topatu ahalko dira kantu berri hauek.

Huntza

2014an sei gipuzkoarrek Bilboko unibertsitate giroan sortu zuten huntza taldea. Lehen agerpena Harro Gaude kantarekin egin zuten baina segidan argitaraturiko ‘Aldapan Gora’ abestiarekin lortu zuten arrakasta. Euskal Herrian ez-ezik, mundu osoan barrena aritu dira biran, Japonian, Europan edota Amerika Hegoaldean, Trikiti doinuak Pop-Rockarekin nahasten dituzte Josune Arakistain (trikitixa, ahotsa), Uxue Amonarriz (panderoa, ahotsa), Aitor Huizi (biolina), Aitzol Eskisabel (gitarra), Inhar Eskisabel (baxua) eta Peru Altubek (bateria).

 

Lukiek

Lukiek taldean Josu Ximun gitarra eta ahotsean, Antton Goikoetxea baxuan eta Christian Rodriguez baterian aritzen dira. Euskaraz kantatzen dute, eta rock alternatiboa eta zikina lantzen dute. Garai batean oihartzun handia izan zuen grunge musika estiloarekin parekatu daiteke, eta beraien azken lanak horretarako zantzu asko ematen ditu. 2019ko irailean plazaratu zuten ‘#1‘ izeneko lehen lana, Deustuko El Tigre estudioetan Xabier Egiaren esanetara grabatua. Ostean, Ultramarinos Costa Bravako Victor Garciak masterizatu zuen. 2021 urteko amaieran, berriz, ‘#2’ diskoak ikusten du argia. Une honetan diskoa berria taularatzen ari da hiruko bizkaitarra.

Perlata

Arrasaten 2015ean sortutako punk rock  eta rock&roll taldea da Perlata. Sortu eta gutxira ‘Nondik hasi’ lana plazaratu zuten, eta bidea ondo ikasita, 2018an ‘Urrezko kaiola’ kaleratu zuten. Geldi ez dagoen taldea izanik, 2020 hasieran ‘Duguna esateko’ lana argitaratu zuten. Bide horretan, laster ikusiko du argia Lorenzo records estudioetan grabatu berri duten disko berriak. Gaur egun Maialen (baxua eta ahotsa), Jaione (bibolina), Ane (gitarra eta ahotsa) eta Txerra  (bateria) dira Perlata.

Unidad Alavesa

Unidad Alavesa taldea Ataun (Gipukzoa) herrian sortu zen 2016. urtean eta musikalki folk-rock musika eremuan kokatzen da. Taldea osatzen duten kideen artean musikari arituak topa daitezke, tartean, Brigada Criminal, Bizardunak, Fiachras, Benito Lertxundi, Ancha es Castilla, edota Los Zopilotes Txirriaos bezalako taldeen arituak. Taldearen hastapenetatik musikari berdinek osatzen dute banda: Cantaro Garrafa (Gitarrak eta ahotsa), Bartolo Pichi (Gitarrak), Papas Aja (Baxua), Abosin Origen (Bateria) eta San Pete (Trikia eta banjoa). ‘Made in Germany’ izena darama taldearen estudioko azken diskoak.

Iheskide

‘Tinko gurean’ izena darama Iheskide taldearen disko berriak. Taldeak 17 urte bete berri ditu musika errepidean, eta tarte horretan estudioko sei disko grabatu ditu taldeak. ‘Tinko gurean’ diskoak bost urteetako etenaldia apurtzen du, non taldea agertokietatik at egon den. Etenaldi honetan, taldean aldaketak izan dira, eta lau kide izatetik, hiruko izatera igaro dira. Egun, Xaguk (ahotsa eta gitarra), Tronpik (baxua eta ahotsa) eta Unaxek (Bateria) osatzen dute Iheskide.

Ginger

Zarautz herritik datorren talde berria da honakoa eta Andreak (baxua eta ahotsa), Jonek (gitarra eta ahotsa), Altxuk (ahotsa eta gitarra) eta Imanolek (bateria) osatzen dute banda! Musikalki punk doinuak lantzen dituzte, ahotsetan melodia goxoak eta oihuak tartekatuz eta 90 hamarraldiko rock gitarreroaren zertzeladaz!  2022 apirilean taldearen aurkezpen txartela den sei kantuz osaturiko diskoa kaleratu du bandak  auto-ekoizpen bidez

Brigade Loco

Brigade Loco taldeak, konfinamendu erdian kaleratu zuen ‘Amets Bati Lotuta’ diskoa, eta hainbat emanaldi eskaini dituzte taldearen estudioko bigarren emaitza dena aurkezteko. Musikalki melodia askoko kantuak dira, non base erritmikaoren presentzia handia den, gero, gitarrek beraien riff ederrak egiteko. Brigade Locoren kantuen hitzetan, egunero gure inguruan gertatzen diren egoerak islatzen dira. Oier (Baxua), Mikel (Gitarra), Alex (Gitarra), Manex (Bateria) eta Landerrek (Ahotsa) osatzen dute banda.

Kokapena
Landako gunea
Landako Gunea
Landako Etorbidea
Durango
Bilaketa metodo berriak