112 + Kañeria 13 + Pubic Enemy + Perlata eta Perlitak

26
Aza
22:00
ARRASATE (GIPUZKOA)
Gaztetxea
Sarrera 5 euro

Bi urtetik behin Arrasaten RIP taldetik eta belaunaldi hartatik bidean gelditu zirenak gogoratzeko egiten den kontzertua. Aurten, honakoek parte hartuko dute:

– 112. (Arrasateko punk-rockaren belaunaldi gaztea)
– Kañeria 13 (Garagartzako punka. Gutxitan elkartzen den taldea)
– Pubic Enemy (Madrileko punk-rock taldea)
– Perlata eta Perlitak (Hainbat Arrasatear)

Perlata

Arrasaten 2015ean sortutako punk rock  eta rock&roll taldea da Perlata. Sortu eta gutxira ‘Nondik hasi’ lana plazaratu zuten, eta bidea ondo ikasita, 2018an ‘Urrezko kaiola’ kaleratu zuten. Geldi ez dagoen taldea izanik, 2020 hasieran ‘Duguna esateko’ lana argitaratu zuten. Bide horretan, laster ikusiko du argia Lorenzo records estudioetan grabatu berri duten disko berriak. Gaur egun Maialen (baxua eta ahotsa), Jaione (bibolina), Ane (gitarra eta ahotsa) eta Txerra  (bateria) dira Perlata.

Kokapena
ARRASATEKO GAZTETXEA
ARRASATEKO GAZTETXEA
Otalora Lizentziaduna Kalea, 8,
20500 Arrasate
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/arrasateko.gaztetxea
ARRASATEKO GAZTETXEA(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak