Abenduaren 7tik 11ra Durangoko Liburu eta Disko azokan izango gara gure Stand propioarekin. Beste urte batez, auto-ekoizpenei bide emango diegu gure txoko txikian. Zerrenda honatako disko guztiak 2022 urtean ikusi dute argia, eta lan guztietan euskara da hizkuntza nagusia.

2022 honetan auto-ekoizpen bidez disko bat kaleratu baduzue, eta gure Standean jartzea nahi baduzue, jarri gurekin harremanetan durangostand@gmail.com helbidera idatzita.

Hauek izango dira Musika Zuzenean Standean topatu ahalko dituzuen diskoak.

Agur
Agur
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-Ekoizpena
  • Abesti kopurua: 3
  • Prezioa: 4 Euro
  • Kaleratze-data: 2022 ekaina
Agur 2021eko udan sortu zen. Taldekideak Gernikako Iparragirre Rock Elkartean hasi ziren entseatzen, hirurak elkarte honetako talde ezberdinetatik bat zetozten, BackBone, Myotones edota Primeros Auxilioss. Soinuari dagokionez jarraibiderik jarraitu ez arren, taldeak argi dauka zein izan behar den azken emaitza. 2022ko udaberrian taldearen lehen EPa argitaratu zen, non taldeak berak grabatu, ekoitzi eta nahastutako hiru abesti biltzen ziren.
Informazio gehiago
Aitor Regueiro
Hygge
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-ekoizpena
  • Abesti kopurua: 7
  • Prezioa: 10 euro
  • Kaleratze-data: 2022 azaroa
Urte askotan kontzertuak ematen egon ostean 2021ean sendotzen du bere bakarkako egitasmoa Aitor Regueiro musikariak. Oñatiko Eltziako lokaletan urte erdiz landutako kantuekin osatu da 'Hygge' lehen lan luzea, eta 2022ko azaroan argitaratzen da lana. Cigarettes after sex bezalako taldeak oinarri hartuta zazpi kantu jazotzen ditu bertan Aitorrek, airez betetako pop kutsuko kantutan. Goxotasuna eta etxekotasuna ditu hizpide.
Informazio gehiago
Aitor Rubio
Argi Izpiak
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-ekoizpena
  • Abesti kopurua: 9
  • Prezioa: 14 euro
  • Kaleratze-data: 2022 Ekaina
Aitor Rubio musikarian bere bakarkako bideko lehen lana kaleratu du egunotan. Urteak atzera Gu ta gutarrak, Mikel Urdangarin, El Consorcio, Xabi San Sebastian Band, Gu gira, Euskal Kanturik Onena, Analupe, edota Bar Puerto egitasmoetan aritutako da bera, eta gainera zuzendaria da egun Musikaudio estudioan. 'Argi Izpiak' izenpean datorren lanean berak sortutako 9 kantu barneratu ditu.
Informazio gehiago
Asla
Nire Eguzkia
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-Ekoizpena
  • Abesti kopurua: 10
  • Prezioa: 15 euro
  • Kaleratze-data: 2022 Azaroa
'Nire eguzkia' Asla taldearen lehenengo diskoa da. Urte batzuetan zehar bikote gisa jardun ostean, orain, beren estraineko lan luze honetan, banda-formatura jo dute. Diskoa 2022. urtean grabatu da Sopelako Sweet Saúl Music Recording Studioetan, eta Saúl Santolariak egin ditu teknikari lanak. Musikalki pop rock giroetan dator banda. Gurutze Etxebarria (ahotsak), Danel Marín (bateria), Asier Bardezi (baxua), Andrés Tejo (gitarra) eta Oier Asla (ahotsak eta gitarra) dira Asla.
Informazio gehiago
Assata
Oasia
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-ekoizpena
  • Abesti kopurua: 8
  • Prezioa: 10 euro
  • Kaleratze-data: 2022 azaroa
Arrasatetik dator Assata. Anger taldearen geldialdi mugagabearen ondotik 2017an sortua, Jon, Jokin, Iban, Beñat eta Arkaitzek osatzen dute. Dantzarako musika egitea da taldearen helburua, eta funk, disco, post punk eta pop elektronikoaren erritmo eta doinuak nahasten dira beraien abestietan. Hitzetan dagokienez bizi dugun garaiaren hausnarketa zorrotza da nagusi. Bi disko kaleratu ditu Assatak, 'Dantzatu, madarikatuok!' (2019), eta orain, 'Oasia'.
Informazio gehiago
Bazka
Basoaren Ilunean Dantza
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Stop Control Records
  • Abesti kopurua: 9
  • Prezioa: CD: 15 euro
  • Kaleratze-data: 2022 uztaila
Fer, Erik, Galder, Txomin eta Hodei elkartu dira 'Basoaren ilunean dantza' diskoko kantuak sortu eta grabatzeko, eta guztien artean Bazka izeneko kuadro hau margotu dute. Tolosako Bonberenean grabatu da lana Karlos Osinagaren gidaritzapean eta Stop Control Records zigilupean kaleratu du lana. Orain CD formatuan. Laster LP eran ikusiko du argia lanak. Tentsioa, zarata eta melodien artean dabil banda basoaren ilunean dantzan.
Informazio gehiago
Bolbora
Bizi Zioa
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-Ekoizpena
  • Abesti kopurua: 9
  • Prezioa: 10 euro
  • Kaleratze-data: 2022 ekaina
Bolbora taldea Lizarraldean sortzen da 2010 urte inguruan. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak biltzen dira bertan, aurretik landutako musika norabide berri batean saiakera eginez. Ska rock giroetatik abiatuz, funka, reggaea, Kunbia edo erritmo dangarriak batu dira taldearen musika unibertsora, kolorez beteriko kantuak sortuz. 'Bizi Zioa' taldearen iraupen luzeko hirugarren lana da, eta bederatzi kantuz osatua dator.
Informazio gehiago
Dukkha
Zain
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-Ekoizpena
  • Abesti kopurua: 7
  • Prezioa: 10 euro
  • Kaleratze-data: 2022 maiatza
Andoain herrian sortzen da Dukkha taldea, eta egun Ruben (bateria), Eva (baxua) eta Aimar (gitarra eta ahotsa) musikariek osatzen dute. Musikalki Indie eta dantzagarritasunaren inguruan mugitzen dira taldearen kantuak. Bidean hiru disko argitaratu dituzte, eta horietako azkena 2022ko maiatzean kaleratu duten 'Zain' diskoa da. Lana Gaztain Estudioan eta Akultura Sarea Estudioan grabatua izan da 2020 eta 2022 urteetan zehar.
Informazio gehiago
Flash
Flash
  • Formatua: CD eta LP
  • Diskoetxea: La Vida Es Un Mus
  • Abesti kopurua: 11
  • Prezioa: LP 15 euro / CD 10 euro
  • Kaleratze-data: 2022 iraila
Urola kosta eta Goierri artean 2020an sortuak, Brigada Criminal, Arrotzak, Oki Moki,…eta beste hainbat taldetan jardundako kideekin osatzen da Flash banda. 2022an kaleratu dute lehen lana Londres-ko La Vida Es Un Mus disketxearekin. Rockanroll gordina, zuzena eta urgentziaz beterikoa. Gitarrek gidatutako 11 abestiz osaturiko diskoak arrantzale herriko euskera kaletarra eta erdara nahasten ditu. Zakar, zuzen, pertsonal eta arriskutsu.
Informazio gehiago
Fufu
Labanak
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-Ekoizpena
  • Abesti kopurua: 4
  • Prezioa: 5 euro
  • Kaleratze-data: 2022 ekaina
2018an abiatu zen Fufu talde irundarra, Aritz eta Xabi anaien eskutik, eta aurten argitaratu dute haien ibilbideko hirugarren diska: ‘Labanak’. Aurretik ateratako ‘Lerdea’ eta ‘Eskuak’ disken ildo bera jarraitzen du: estetikoki soiltasunean errotua, lau abestik osatzen dute hau ere. Gainera, aurrekoetan bezala, grabaketa eta ekoizpen prozesua euren gain hartu dute. Taldearen soinua post-hardcore kutsuko musika zaratatsu eta energikoan oinarritzen da, bestelako eremuak bisitatzeari uko egin gabe.
Informazio gehiago
Garaje Drama
Garaje Drama
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-ekoizpena
  • Abesti kopurua: 8
  • Prezioa: 6 euro
  • Kaleratze-data: 2022 urtarrila
Garaje Drama taldearen hastapena 2020ko hasieran kokatzen da. Musikalki Rock gogorraren bidea hartzen du taldeak, non HardRock eta Metal generoak nabarmentzen dira, beti ere lekua utzirik doinu leunagoei. Hitzei dagokienez, gai historikoak, fikziozkoak, sozialak eta pertsonalak jorratzen dituzte euren kantuetan. 2022ko urtarrilean plazaratzen dute lehen diska, taldearen izen homonimoarekin (Garaje Drama 2022).
Informazio gehiago
Ginger
Ginger
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-ekoizpena
  • Abesti kopurua: 6
  • Prezioa: 10 euro
  • Kaleratze-data: 2022 apirila
Zarautz herritik datorren taldea Ginger, eta Andreak (baxua eta ahotsa), Jonek (gitarra eta ahotsa), Altxuk (ahotsa eta gitarra) eta Imanolek (bateria) osatzen dute banda! Musikalki punk doinuak lantzen dituzte, ahotsetan melodia goxoak eta oihuak tartekatuz, eta 90 hamarraldiko rock gitarreroaren zertzeladaz! 2022 apirilean taldearen aurkezpen txartela den sei kantuz osaturiko diskoa kaleratu du bandak auto-ekoizpen bidez.
Informazio gehiago
Goroldio
Briofito
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-Ekoizpena
  • Abesti kopurua: 12
  • Prezioa: 10 euro
  • Kaleratze-data: 2022 ekaina
Kaliforniar kostaldeko 80. hamarkadako PunkRockaren ohiartzunaz edanta Xareta,Baztan Bidasotik barrena sortu da Goroldio. Kaskezur, More eta Tumatxak,... bezalako taldeetan ibilitako Pumar(Bateria), Imanol (baxua eta koroak), Naxara (ahots eta gitarra) eta Iturriak (ahots eta gitarra) ziztu bizian doazen gitarra distorsionatu eta ahots koroak nahasten dituen 'Brifrito' (2022,autoekoizpena) euren lehen lana sortu dute.
Informazio gehiago
Géra
Géra
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-ekoizpena
  • Abesti kopurua: 9
  • Prezioa: 10 euro
  • Kaleratze-data: 2022 Urtarrila
2018an Donostia eta Lesakako 4 lagunek sortutako proiektua da Géra.  Post-rock zatikatua eta erritmo hauskorreko doinuak lantzen dituzte, egitura klasikoetatik ihes egiten baina abestiak hala eskatzen duenean haietara itzuliz. 2022an kaleratu dute beraien lehen disko homonimoa bederatzi kantuz osaturiko CD lana, Jone Laspiur artistak egindako azal ederrez. Bera herriko Mik Studioan grabatzen da lana, Maikelen eskutik.
Informazio gehiago
Harat
Harat
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-ekoizpena
  • Abesti kopurua: 9
  • Prezioa: 12 euro
  • Kaleratze-data: 2022 iraila
Ibai Gogortzaren (Borrokan, Joseba Irazoki, Mice, Joseba B Lenoir...) proiektu berria. Iñigo Telletxea (Baxua) eta Mattin Arbelaitz (Bateria) bidelagun dituela, saretik salto egin eta hari berriak bilatzera abiatu da Harat. Soinu, erritmo eta hitz garratz-gozoak banatzen ditu Harat-en musikak. Denboran atzera egin eta berriro abiatzen da, arakatu gabe utzitako bideak euskarritzat hartuz. Atala estudioan Iñigo Irazokirekin grabatua.
Informazio gehiago
Harribitxi
Deiadar
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-Ekoizpena
  • Abesti kopurua: 10
  • Prezioa: 15 euro
  • Kaleratze-data: 2022 Azaroa
Iker Álvarez eta Aitor Urquiza dira Harribitxi eta musika tradizionalaren klabeetan oinarritutako sormen berriko obrak eskeintzen dituzte. Orkestra-gizon antzera, beso eta hankak erabiliz, txistua eta silbotea, bonbete, ttun-ttun, pandereta, caxixi, kajoi, shruti box indiarra, gitarra eta mandolina bezalako musika tresnak aldi berean uztartzen dituzte.
Informazio gehiago
Janus Lester
Ez gaitzala loak harrapatu
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-Ekoizpena
  • Abesti kopurua: 9
  • Prezioa: 12 euro
  • Kaleratze-data: 2022 azaroa
Ihesean baina etxean. Ateak itxita eta begiak zabalik, horrela sortu da Janus Lester, Jokin Pinatxo musikari beratarraren azken proiektua. Lo egin ezinik igarotako gauei edo loak harrapatzerik nahi ez duzun horiei abesten die. Esna amestea maite dutenei, gaurrik ikusi nahi ez eta atzoan gelditu direnei. Mattin Arbelaitz, Garazi Esnaola, Ane Bastida, Andoni Arriola, Javi Echarri eta Julen Suarez musikariez lagunduta dator Janus Lester.
Informazio gehiago
Keia
Erregaia
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-ekoizpena
  • Abesti kopurua: 10
  • Prezioa: 10 euro
  • Kaleratze-data: 2022 Otsaila
'Erregaia' da Zarautz eta Oñatiko musikariak bildu dituen Keia rock proiektuaren lehen lan luzearen titulua. Ane Arrutik gidatuta eta bere kantuak oinarri hartuta, hirukote sendoaren babesarekin sortu da Keia: Egoitz Olalde baterian, Iñigo Ibarrondo baxuan eta Iker Martinez de Zuazo gitarran. Besteak beste, Arrutiko Intxaurrak, Latzen, Potemkin, Sharon Stoner, Sorkun, edo Zingira taldeetan aritutakoak. Laukoteak hamar kantuko diskoa ondu du bere estreineko lanean.
Informazio gehiago
Konorte
Konorte
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-Ekoizpena
  • Abesti kopurua: 10
  • Prezioa: 10 euro
  • Kaleratze-data: 2022 apirila
Durangoko eta Zornotzako lagunek osatutako hardcore/metal taldea da Konorte, eta Rise Up eta Te Parto la Kara musika taldeetan ibilitako musikariak osatzen dute. Taldearen abestiek erritmo astun eta sendoak dituzte, letra zuzen eta gordinekin, eta inguruan dituzten bidegabekeriak eta egungo zirku politikoa salatzen dituzte. Pablo Hasel raperoarekin kolaborazio bat egin dute Espainiako Estatuak bahitu aurretik 'Askatasun Haziak' abestian. Diskoa Pablo Haseleri eskeinita dago.
Informazio gehiago
KosmaiKosin
Apotheke
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Hagina Diskak
  • Abesti kopurua: 9
  • Prezioa: 10 euro
  • Kaleratze-data: 2022 azaroa
Gorpuzkingz eta Gaz Limbo taldeen errautsetatik sortutako taldea da Kosmai Kosin. Erritmo dantzagarriak eta doinu elektronikoak lantzen dituzte, Euskal Herria dantzarazteko helburuaz. Inspirazio iturrien artean aipa ditzakegu: The Prodigy, dlb, Plasaporros, Little Big, Bizarrap… Hainbat kantu sarean zintzilikatu eta gero, 'Apotheke' dute lehen disko luzea.
Informazio gehiago
Kurkuma
BEL3ZIDORREAN H​Ö​R
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-Ekoizpena
  • Abesti kopurua: 6
  • Prezioa: 8 euro
  • Kaleratze-data: 2022 maiatza
Nafarroako mendialdetik datorren rock taldea da Kurkuma eta riff / erritmo pisutsuak eta ahots melodikoa dira taldearen ezaugarri nagusiak. Musikalki Post-rock edo Psiko-rock eremuan kokatzen da banda, baino badira bestelako eraginak ere. 2018ko martxoan zapaldu zuten lehenezgoz entsegu lokala Donezteben, eta geroztik bi CD eta bi single kaleratu ditzuzte. 'Bel3zidorrean Hör' da taldearen azken emaitza.
Informazio gehiago
Kyxo
Lyno
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-Ekoizpena
  • Abesti kopurua: 6
  • Prezioa: 10 euro
  • Kaleratze-data: 2022 abendua
Urnietan (Gipuzkoa) 2019ko bukaeran sortutako taldea da Kyxo. Eneko (ahotsak / baxua), Pitu (bateria), Manza (teklatuak / ahotsak) eta Endika (gitarra) osatzen dute taldea. Lehen urratsak 2020ean eman zituzten. 2020ko irailean haien lehen maketa argitaratu zuten, 'Agoor' deiturikoa. 2021ean, 'Orain' eta 'Aita, Ama' kantuak argitaratzen dira. Eta 2022an,'Lyno. Pop rockaren alde goxoenaren eta metalaren alderdirik ilunenaren artean: Lifecorea.
Informazio gehiago
Lamiak
Itzalak, Argiak
  • Formatua: LP eta CD
  • Diskoetxea: Auto-Ekoizpena
  • Abesti kopurua: 10 euro
  • Prezioa: LP 20 euro / CD 10 euro
  • Kaleratze-data: 2022 martxoa
2018an sortzen da Lamiak taldea Donostian. Hiru taldekideen eraginen arteko nahasketa da hauen musika, eta rock generoan sailkatu ditzakegun arren, ñabardura desberdinak aurkitu daitezke bertan. Lehen diskoa 2019an kaleratu zen 'Itsuen Aroa' izenpean. 'Itzalak, Argiak' bigarrena, 2022ko martxoan argitaratu da. Ander, Zolas eta De La Fuente dira taldeko kideak; rock itxurazko hiruki honen zutabeak.
Informazio gehiago
Leok'k
Bizirik Hala Ere
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-ekoizpena
  • Abesti kopurua: 6
  • Prezioa: 10 Euro
  • Kaleratze-data: 2022 Abuztua
1968. urtean sortzen da LEOK'K taldea Zestoan, gurean pop-rock musika lantzen lehenengotariko taldea izan zen. Taldeak aro ezberdinak izan ditu, eta aktibitaterik gabeko urte luzeak ere. Azken hamarkada honetan ordea, kontzertuak eta estudioko grabaketak uztartu dituzte, taldea bizirik dela aldarrikatuz. Musikalki pop-rock eremuan kokatzen da banda, eta sei kantuz osaturiko 'Bizirik hala ere' diskoa dute estudioko azken emaitza.
Informazio gehiago
Lumi
Bezperen dirdira
  • Formatua: LP eta CD
  • Diskoetxea: Uso Pop
  • Abesti kopurua: 9
  • Prezioa: CD 15 euro / LP 22 euro
  • Kaleratze-data: 2022 Maiatza
Nahia Zubeldiak (Ahotsa eta gitarra elektrikoa) eta Manu Matthysek (Elektronika) osatzen dute Lumi elektro-pop bikotea. Folk musikaren eta musika elektronikoaren nahasketan oinarritzen diren kantuak sortzen dituzte, eta hiru disko argitaratu dituzte orain arte: ‘Lumi’ disko laburra, 2015ean, ‘Itzal zikinak’ lan luzea 2019an, eta 2022 honetan argitaratu den 'Bezperen Dirdira'.
Informazio gehiago
Maraca Diablo
Maraca Diablo
  • Formatua: CD eta
  • Diskoetxea: Auto-ekoizpena
  • Abesti kopurua: 9
  • Prezioa: CD 10 euro / Lp 20 euro
  • Kaleratze-data: 2020 ekaina
Ina Iriondo (Ahotsa, Gitarra), Josu Iriondo (baxua), Rafa Furnier (batería), Asier Etxaniz (gitarra) Anita Pérez (Ahotsa, sintetizadorea) eta Soraia Urbieta (Ahotsa) musikariak osatu dute Maraca Diablo taldearen estudioko hirugarren disko luzea. Bederatzi kantuz osatua dator, eta Cd eta Binilo formatuan kaleratu da lana, bai eta deskarga digitalean.
Informazio gehiago
Meliora
Aethereus
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-Ekoizpena
  • Abesti kopurua: 9
  • Prezioa: 10 euro
  • Kaleratze-data: 2022 abendua
Meliora taldea gipuzkoako Zizurkil herrian sortzen da 2018 urte inguruan. Musikalki, rock, hard rock eta heavy metal giroetan dabil banda gitarra zorrotzeko eta base erritmiko indartsuko kantuak sortuz. Taldekideak, Iñaki (ahotsa eta gitarra), Markel (gitarra), Ivan (bateria) eta Jokin (baxua) dira. 'Aethereus' taldearen iraupen luzeko lehen lana da, non bederatzi kantu biltzen diren bertan.
Informazio gehiago
Nhil
Bizi Bagina Bezala
  • Formatua: CD eta LP
  • Diskoetxea: Auto-ekoizpena
  • Abesti kopurua: 9
  • Prezioa: LP 20 euro / CD 10 euro
  • Kaleratze-data: 2022 ekaina
Nhil Aretxabaletan sortu zen 2017. urtean. Laguntasuna oinarri duen talde hau, nahita baina aldiberean nahigabe hasi zen kantuak sortzen eta pop doinu bereziak bilatzen. Egun taldea horrela osatua dago: Asel baterian, Xabi baxuan, Beñat gitarran, Sara piano eta ahotsean, Aitor tronboian eta Lia saxofoian. 2020. urtean lehenengo EPa kaleratu ostean, egun, 'Bizi Bagina Bezala' lehen lan luzea aurkezten dabiltza.
Informazio gehiago
Odolaren Mintzoa
Hauskor
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-Ekoizpena
  • Abesti kopurua: 8
  • Prezioa: 10 euro
  • Kaleratze-data: 2022 urtarrila
Odolaren Mintzoak 'Odolaren mintzoa' (Oihuka, 2013) eta 'Etsipenaren aurka' (autoekoizpena, 2017) kaleratu ondoren aurkezten digu 'Hauskor' (auto-ekoizpena, 2022), etenik gabeko lan sakon eta bizia. Orain arte egindakoarekin hautsi baino, egin dutenaren gainean hausnartzeko jauzia. Taldearen erritmo eta lelo zuzenak herentzian, berritasun musikal eta estetiko nabar men bat proposatzen digute. Ez dira alferrik igaro 13 urte taldea sortu zenetik, gaztea izanagatik ere ibilbide luzeko taldea da Odolaren Mintzoa.
Informazio gehiago
Orbel
Lur Hezea
  • Formatua: LP eta CD
  • Diskoetxea: Uso Pop
  • Abesti kopurua: 8
  • Prezioa: CD 10 euro / LP 18 euro
  • Kaleratze-data: 2022 azaroa
Orbel 2017 urtean Baionan sortutako laukotea da. Post-rock estiloaren alderdi ilunenetan ibiltzen da taldea eta sortu zenetik hiru lan plazaratu dituzte: 'Beyond There' EPa 2018 urtean eta 'Hegan' LPa 2019 urtean, eta berriki kaleratu den 'Lur Hezea' lana, guztiak Uso Popo zigiluaren babesean. Txomin Urriza, Kamille Dizabo, Alan Billi eta Annelise Arnaud dira Orbel, eta sintetizadore, gitarra eta sample ezberdinen bidez lortzen dituzte euren giro ilunak.
Informazio gehiago
Piztiak
XXX
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Buztenbaltza
  • Abesti kopurua: 19
  • Prezioa: 10 euro
  • Kaleratze-data: 2022 Otsaila
PIZTIAK taldea TU-K ez-ohiko 80. hamarkadako taldearen errautsetatik sortu zen 90. hamarkada hasieran Ondarroan (Bizkaia). 30 urte geroaro taldea bizirik da eta zuzeneko emanaldiak eskaintzen dabil Euskal Herrian barna. Berriki 'XXX' disko bilduma kaleratu du bandak, eta taldearen musika bidea errepasatzeaz gain, bi kantu berri barneratu dituzte. Bidean, diskografia oparoa, eta egundaka zuzeneko emanaldi.
Informazio gehiago
Saia Goait
Miazkatu
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-ekoizpena
  • Abesti kopurua: 8
  • Prezioa: 10 euro
  • Kaleratze-data: 2022 martxoa
2017an sortzen da Saia Goait taldea Mutrikuko rock kolektiboko entsegu lokaletan. Hasieratik Stoner rocka eta hardcorea euskaraz egitea zen ardatza, ahots melodiko eta guturalekin nahastuta. 2019an lehen lana kaleratu zuten 'Saia Goait' izenpean. 'Miazkatu' 2022ko martxoan ikusten du argia. Aitzol gitarran, Beñat ahotsean, Mikel baxuan eta Aitor baterian dira Saia Goait.
Informazio gehiago
Txavvö
'Trömpetas en el Pirineö'
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-ekoizpena
  • Abesti kopurua: 9
  • Prezioa: 6 euro
  • Kaleratze-data: 2022 Abendua
Txavvö pirineotan sortzen da, Eki Erro base elektronikoak konposatu eta hitzak pilatzen hasten denean. Herrira hurbidu eta Mikel Iturriarekin Psilocybeneako estudioan sartu dira, hauek landu, txukundu eta grabatzeko. Horrela osatu dugu 'Trömpetas en el Pirineö' izeneko lehen lan autoekoiztua (2022ko abendua). Definitzea kostatzen zaigun arren, rap eta elektronikaren artean dabil orain arte egindako musika.
Informazio gehiago
Tzar
Vol 1 - Vol 2 : Irainduei
  • Formatua: LP eta CD
  • Diskoetxea: Hagina Records
  • Abesti kopurua: 9
  • Prezioa: LP 15 euro / CD 10 euro
  • Kaleratze-data: 2022 uztaila
Hondarribiko Psilocybe musika elkartearen sortutako taldea da TZAR. Nestor (Horzdun, Biruss, GPK), Alberto (BloodSeekers), Mikel (Sextysexers, Müturbeltz, Zakillers), Ager (Fumut) eta Xabiron (BloodSeekers, Velozet) dira TZAR. Musikalki Sludge/doom giro pisutsuen eta HC-aren bapatekotasunaren nahasketa batean dabiltza 90-etako amerikar rocka beti zelatan dagoela.
Informazio gehiago
Viafara
Viafara
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-ekoizpena
  • Abesti kopurua: 8
  • Prezioa: 10 euro
  • Kaleratze-data: 2020 apirila
Viafara taldea Usurbil eta Zarautz artean kokatzen den rock banda da. 2022ko apirilaean kaleratu zen taldearen lehen diskoa, zortzi kantuz osaturiko lana. Andoaingo Garate estudioetan grabatua izan da honako lana, eta Martxel Arkarazo soinu teknikariaren gidaritzapean burutu dira grabakera saioak. Iñaki Irazusta, Patxi Gabilondo, Jon Guadix eta Aritz Zabaleta dira Viafara.
Informazio gehiago
Xutik
Kantu berrien azalean
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: Auto-ekoizpena
  • Abesti kopurua: 12
  • Prezioa: 15 euro
  • Kaleratze-data: 2022 maiatza
Xutik taldea 2008ko azaroan sortu zen Miarritzen eta geroztik eszena ttipi, gaztetxe eta hitzordu handietan (Herri Urrats, Nafarroa Oinez, Gazte Topagune, EHZ Festibala...) gaindi ibiliz bide ederra egin du. Ska, reggae eta rock soinuak jorratzen dituzte, beste estilo batzuekin nahasirik.. Musika bidean 250 kontzertu baino gehiago eskaini ditu bandak, eta 2022ko udaberrian kaleratu du bere laugarren lana: 'Kantu berrien azalean' disko berria.
Informazio gehiago
ZaKill
Pozoina
  • Formatua: CD
  • Diskoetxea: BaztanSucks! Ekoizpenak
  • Abesti kopurua: 11
  • Prezioa: 7 euro
  • Kaleratze-data: 2022 azaroa
ZaKill taldea 2017 urtean sortzen da nafarroako BAztan bailaran. Musika bidean hiru lkan argitaratu dituzte, guztiak, BaztanSucks Ekoizpenak zigiluaren babesean. Soinu gogor, erritmo aldakor eta buru-astintze mugimenduan murgiltzen diren kantak sortzen dituzte. Zarata gain baloratu eta zati leunak errespetatzen ez dituen Baztango hirukotea.
Informazio gehiago
Zikin
Zementua Armosaten
  • Formatua: Binilo 12' EP
  • Diskoetxea: Mendeku Diskak
  • Abesti kopurua: 6
  • Prezioa: 15 euro
  • Kaleratze-data: 2022 Uztaila
Lekeition sortzen da Zikin taldea, musikalki punk, oi!, hardcore eta post punk giroetan. 'Zementua Armosaten' disko txikia da taldearen lehen emaitza, eta Mendeku Diskak zigiluaren babesean argitaratu da binilozko EP formatuan. Bertan taldeak berak sorturiko 6 kantu topa daitezke, 10 minutuetara iristen ez den disko zikin eta azkarrean. Kantuak Urtzi Iza soinu teknikariaren gidaritzapean grabatu dira ETEN Espazio Sonoro gunean.
Informazio gehiago
Durangoko azoka atal berezia!
Ikusi gurean egongo diren taldeak!

Egin zaitez
musikazuzenlagun!

Musika talde, eragile eta kolektibo ezberdinei bideratua.

informatu zaitez!