GBH + Ezta Ilen + Atxurra + Perlata
Ekainaren 13an GBH talde mitikoa Hondarribiko Psilocybenea aretoan ariko da zuzenean, Euskal Herrian eskaini behar duen emanaldi bakarrean. Kontzertuan, Perlata, Ezta Ilen eta Atxurra ariko dira. 19.00zabalduko dira ateak.
Arrasaten 2015ean sortutako punk rock eta rock&roll taldea da Perlata. Sortu eta gutxira ‘Nondik hasi’ lana plazaratu zuten, eta bidea ondo ikasita, 2018an ‘Urrezko kaiola’ kaleratu zuten. Geldi ez dagoen taldea izanik, 2020 hasieran ‘Duguna esateko’ lana argitaratu zuten. Bide horretan, laster ikusiko du argia Lorenzo records estudioetan grabatu berri duten disko berriak. Gaur egun Maialen (baxua eta ahotsa), Jaione (bibolina), Ane (gitarra eta ahotsa) eta Txerra (bateria) dira Perlata.
2020 urtean Zaldibar (Bizkaia) herrian hiruko moduan sortzen da Ezta Ilen banda. Kontzertu bakan batzuk eskaini onodren, lehen diskoa dena grabatzera sartzen dira Urtzi Iza soinu teknikariaren agindupean Eten Espacio Sonoro guneara, eta bertatik ateratzen dute zortzi kantuz osaturiko lana. Rockak, Hardcoreak eta punkak bat egiten dute taldearen doinuetan eta iluntasuna nabaria da hirukoaren doinuetan. Aritz Aranburu “Tarran” (ahotsa eta baxua), Ander San Martin (gitarra) eta Sergio Devesa (bateria) dira Ezta Ilen.
Amutalde Kalea,
Hondarribia
Gipuzkoa