Ezkutu + Herdoil + Steady Rocketts + DJ Hiru Hiruki

12
Eka
23:00
IRUÑEA (NAFARROA)
Errotxapeako jaiak
Doako emanaldia, jaiak

Urtero legez, kontzertu egitarau ederra prestatu dute Errotxapea auzoko jaietarako, Iruñean. Ostegunetik igandera burutuko dira zuzenekoak, musikalki, askotariko erritmoetan.

Herdoil

2014 urtean sortzen den musika taldea da Herdoil. Urte hauetan guztietan taldekide aldaketa asko jasan dituzten arren, taldearen norabidea tinko mantentzen da. Musikalki punka eta rocka uztartzen dituzte, beti ere, zenbait kantuetan metalaren eraginak nabariak direlarik. Etiketak albo batera utzita, ‘punk oil’ bezala definitzen dute euren musika, nahi dutenean, nahi dutena egiteko. Taldearen estudioko azken emaitzak ‘Dena Bukatzear Da’ izena darama eta taldeak berak argitaratu du auto-ekoizpen bidez.

DISKOGRAFIA
📀 Iparra galdu Barik [2016] 📀 NOiz Arte? [2018] 📀 Inboluzioa [2020] 📀 Dena Bukatzear da [2023]

ERROTXAPEAKO JAIAK 2026 – KONTZERTUAK

EKAINAK 11 OSTEGUNA
20:00 Hitz Tantak + Erel y Kuñi + Gezurra

EKAINAK 12 OSTIRALA
23:00 Ezkutu + Herdoil + Steady Rocketts + DJ Hiru Hiruki

EKAINAK 13 LARUNBATA
19:00 Olgetan erromeria
23:00 Ostikoka + Ganibet + DJ PDP

EKAINAK 14 IGANDEA
12:00 Duo Mexiko
20:00 Bidelapurrak

Kokapena
Errotxapeako jaiak
Errotxapeako jaiak(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak