FLASH + ZIKIN
Punk rock eta hardcore eszenako zakur zaharrek osatzen dute Flash talde berria. Arrotzak, Brigada Criminal, Oki Moki, Hell Division edota Dictadura taldeetako musikariek abentura berri bat jartzen dute martxan, musikalki bestelako norabideetan sakontzeko, punk musika ardatz bezala hartuta. Dagoeneko kalean dute taldearen izen bera daraman iraupen luzeko lehen diskoa, La Vida es un Mus diskoetxean babesean kaleraturiko hamaika kantu azkar eta zikin.
Lekeition sortzen da Zikin taldea, musikalki punk, oi!, hardcore eta post punk giroetan. Musika bidean bi disko kaleratu dituzte, dozenaka kontzertu eskaintzearekin batera. 2022 urtean ‘Zementua Armosaten’ diskoak ikusten du argia eta 2024an kaleratzen da ‘Bala galdua zure buru galduan’. Amaitzeko, taldearen hirugarren lana 2025ko udaran argitaratzen da, 7′ hartzmarkako binilo txikia ‘Zatitxu’ izenpean. Hiru diskoak Mendeku Diskak zigiluaren babesean argitaratu dira. Euskal Herriaz gain kontzertu askotxo eskaini dituzte gure mugetatik kanpo, tartean Grezian barna kontzertu bira txiki bat.
DISKOGRAFIA
📀 Zementua Armosaten (2022) 📀 Bala galdua zure buru galduan (2024) 📀 Zatitxu (2025)
Done Bikendi Kalea,
Bilbo