Matthieu Ehrlacher
26
Urr
17:00
IRUN (GIPUZKOA)
Hazia Herriko Taberna
Doako emanaldia
Matthieu Ehrlacher musikari lisboarrak (dUASsemiColcheiasInvertidas) “Blow my mind until the light becomes sound” ikuskizuna taularatuko du Hazian, bere bakarkako proiektuaren baitan. Saxofoiarekin, inprobisazioa lagun, eremu efimeroetara bidaiatuko duten egitura eta testurak eraikiko ditu, paisaia eta iruditeria hipnotikoakĀ iradokiz. Zuzeneko musika aparatu elektronikoekin maisuki harilkatuz, kontzertu bakan eta errepikaezina eskainiko du Hazian.